Bilbao Basket
Zozketa
Erredakzioa
Bilbotarrek Miribillan hasi eta bukatuko dute lehen fasea. Final zortzirenetatik aurrera, kanporaketak bi partidetara jokatuko dira, finala barne.
Bilbao Basket Eurokopako egungo azpitxapelduna da. Efe.
Bilbao Basketek etxean, Miribillan, hasi eta amaituko du 2013-2014 Eurokopako lehen fasea. Egutegiaren zozketa larunbatean egin dute.
Bilbotarrak egungo azpitxapeldunak dira eta 1 konferentziako B multzoan ekingo diote lehiaketari. Lehen jardunaldian Cedevita Zagreb taldea hartuko dute urriaren 15ean, asteartean, eta azkenengoan, abenduaren 17an edo 18an, EWE Baskets Oldenburg talde alemaniarra izango dute aurkari Bilbon.
Tartean, beste aurkari batzuk izango ditu: kanpoan Dinamo Sassari italiarra (urriaren 23an, asteazkena), Oldenburg (azaroak12/13), Cedevita (19/20), Belgacom Spirou Charleroi belgikarra (20/27) eta Elan Chalon sur Saone frantziarra (10/11 diciembre). Etxean, berriz, Spirou (urriak 29, asteartea), Elan Chalon (azaroak 5/6) eta Sassariko Dinamo (19/20).
48 talde
Lehen fasean 48 talde daude leían, bi konferentziatan eta sei taldeko zortzi multzotan banatuta. Multzo bakoitzeko lehen hirurak 32 taldeko bigarren fasera igaroko dira.
Final zortzirenetatik aurrera, kanporaketak bi partidetara jokatuko dira, finala barne.
Iruzkinak
Hurrengo zuzenekoak
29 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Laso-Iztueta |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa