16:25

Bilbao Basket

Babeslearen zorra

Uxuek dena ordainduko duela esan du, baina epeak berriro negoziatuta

Erredakzioa

Aragoiko enpresak Bilbao Basketi zor dion guztia ordainduko duela ziurtatu du, baina ordaintzeko plan berri bat negoziatzea eskatu du.

  • Uxue Bilbao Basketeko jokalariak. Argazkia: EFE

    Uxue Bilbao Basketeko jokalariak. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Uxue Bioenergia y Renovable SL enpresak Bilbao Basketi zor dion diru guztia ordainduko duela ziurtatu du, baina horretarako ordaintzeko plan berri bat negoziatu nahi du. Gainera, taldearen "presiorik" ez duela onartuko azaldu du.

Bilbao Basketek ezin izan zuen atzo aurreneko zor-agiria kobratu (600.000 euro), eta beharrezko legezko akzioak hasiko zituela azaldu zuen.

"Diru guztia ordainduko dugula ez izan zalantzarik (900.000 euro denboraldi honetan), nahiz eta mozkinak baino gehiago, enpresari, familiei eta gure inguruari kalteak sortu dituen guzti honek", esan du Uxuek.

Sergio Castro enpresako presidenteak, bi zor-agiriren bidez (maiatzareen 17an lehenengoa eta ekainaren 12an bigarrena) ordainduko zuela adierazi zuen apirilaren 30ean.

Zaragozako enpresak aste honetan ordaintzeko plan berri baten pentsatuko duela azpimarratu du. "Bilbao Basketek onartu dezake ala ez, nahi duen bezala, baina 2013ko otsailetik aurrenekoz lasai lan egiten utziko digu", esan du Uxuek.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    25 23:30 - 00:30 AREA TXIKIA | Athletic Club vs Reala partidako laburpena

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena