Bilbao Basket
Ez du kobratu
Erredakzioa
Bizkaiko taldeak gaur kobratu behar zuen aurreneko diru kopurua, baina Aragoiko enpresak ez du ordaindu. Bilbao Basketek legezko akzioak hasiko ditu Uxueren aurka.
Argazkia: EiTB
Bilbao Basketek ezin izan du Uxuek Energia y Renovables enpresak apirilaren 30ean emandako aurreneko zor-agiria (600.000 euro) kobratu, eta beharrezko legezko akzioak hasiko dituela adierazi du.
Sergio Castro Uxue enpresako presidenteak Bilbao Basketi 900.000 euroak maiatzaren 17an eta ekainaren 12an ordainduko zituela ziurtatu zuen, baina Bizkaiko taldeak ezin izan du aurreneko zor-agiria kobratu.
Castrok ehuneko ehuna ordainduko zuela ziurtatu zuen, eta horretarako bi zor-agiri eman zizkion Bilbao Basketi. Uxueko presidenteak “diru gehiena” maiatzaren 17an ordainduko zuela esan zuen, 600.000 euro, eta beste 300.000 euroak ekainaren 12an.
Hurrengo zuzenekoak
15 | 21:00 - 23:30 | ERREMONTEA | Binakako txapelketa: Ansa II-Juanenea vs Urriza-Larrañaga |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa