Bilbao Basket
Bizkaiko Foru Aldundia
Erredakzioa
Diru horretatik, 1,5 milioi baino ez ditu jasoko klubak, gainontzekoa ogasun publikoarekin duen zorra kitatzeko erabiliko baitu.
Uxue Bilbao Basket. Argazkia: EFE
Bizkaiko Foru Aldundiak 5,2 milioi euro emango dizkio Uxue Bilbao Basketi. Diru horretatik, 1,5 milioi baino ez ditu jasoko klubak, gainontzekoa ogasun publikoarekin duen zorra kitatzeko erabiliko baitu.
Hala adierazi du gaur Jose Luis Bilbao Bizkaiko ahaldun nagusiak. Bi arrazoi nagusiengatik dago Bilbao Basket egoera ekonomiko larrian: alde batetik, Aldundiak kirol profesionalari zuzendutako diru-laguntzak bertan behera utzi zituelako, eta bestetik, Uxue klubeko babesle berriak ez duelako ordaindu kontratuan hitzartutako diru kopurua.
Gauzak horrela, Bilbao Basket laguntzea erabaki du Bizkaiko Foru Aldundiak. Dirua bi epetan jasoko du klubak, lehena berehala, apirila bukatu aurretik, eta bestea abuztuaren amaieran.
Hurrengo zuzenekoak
23 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa