Bilbao Basket
Egoera ekonomikoa
Erredakzioa
"Hasieratik izan dugu konfiantza klubarengan, denbora kontua zela bagenekien, eta Aldundiari eskerrak eman behar dizkiogu", esan du belgikarrak.
Axel Hervelle, artxiboko irudia. Argazkia: EFE
Axel Hervelle lasaiago agertu da Uxue Bilbao Basketek eta Bizkaiko Foru Aldundiak lortutako akordioarekin. Bilbao Basketen egoera ekonomikoa larria da, eta Aldundiarekin itxitako hitzarmenari esker, aurrera jarraitu ahal izango du Gorka Arrindaren klubak.
Taldea "lasaiago" dagoela aitortu du Hervellek, eta, orain, saskibaloiari ekingo diotela buru-belarri. "Zalantza ugari zeuden, eta orain errazagoa da gure lanean kontzentratzea. Hasieratik izan dugu konfiantza klubarengan, denbora kontua zela bagenekien, eta Aldundiari eskerrak eman behar dizkiogu", esan du.
Kirol arloari dagokionez, honakoa esan du Hervellek: "Denboraldi hasieran hiru helburu jarri genituen: Aurrenekoa Kopa jokatzea zen, bigarrena Eurokopan lan ona egitea, eta azkena eskuratzeko lanean gaude (Euroligarako txartela)".
Hurrengo zuzenekoak
23 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa