18:36

Bilbao Basket

Eurokopa galdu ostean

Eta orain, ligan buru-belarri

L.E.

Uxue Bilbao Basketek lehenbailehen ahaztu behar du Charleroin hartutako jipoia, ligako azken txanpan ezustekorik ez izateko. Bilbotarrak bosgarren dira eta play-offak dituzte helburu.

  • Jokalariek ligako azken txanpa ona egin nahi dute. Efe.

    Jokalariek ligako azken txanpa ona egin nahi dute. Efe.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Lokomotiven aurka 2013ko Eurokopako finala galdu ostean, Uxue Bilbao Basketek liga txapelketan hustu behar ditu indarrak. Sei jardunaldi geratzen zaizkio eta play off-etan sartzeko aurkari zuzenen kontra jokatu beharko du.

Fotis Katsikarisen gizonek 28 partida jokatu dituzte ligan eta bosgarren dira sailkapenean, 17 garaipen eta 11 porrotekin. Ondorioz, leku onean daude play off-ak jokatzeko txartelari eusteko.

Etxean Caja Laboral, CAI Zaragoza eta Valentzia Basket izango dira bilbotarren aurkariak (Baskoniaren kontrako partida asteburu honetan jokatu behar zuten baina, Eurokopako finalaren ondorioz, maiatzaren 1era atzeratu dute). Aipatutako taldeak lehia bizian daude fase erregularra sailkapeneko lehen zortzi postuetan bukatzeko.

Kanpoan beste hiru partida jokatu beharko dituzte bilbotarrek: Kanarietan, Sevillan (Cajasolen aurka) eta Galizian (Blusens Monbusen aurka). Aurreikuspenen arabera, etxean izango dituenak baino aurkari errazagoak izango dira.

Katsikarisenek oso gertu dituzte sailkapenean Herbal Gran Canaria eta CAI Zaragoza taldeak. Goitik, berriz, Valentzia eta Bartzelona garaipen batera eta bi garaipenera dituzte, hurrenez hurren.

Entrenatzaile greziarrak Eurokopako finala galdu ostean esan bezala, "burua tente izan behar dugu eta lehiari eutsi, zaleei poztasuna eman eta adorea berreskuratzeko".

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    20 16:30 - 19:00 PALA | Gabonetako jaialdia: Gaubeka-Gordon vs Madariaga-Urrutia eta Maldonado-Del Rio vs Fusto-Perez

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena