Bilbao Basket
Apirilaren 13an, Charleroin
Erredakzioa
Valentzia Basket txapelketatik kanpo geratu da Errusiako taldea 63-68ko emaitzarekin gainditu duen arren. Bilbao Basketek asteazkenean izango du finalerako txartela jokoan.
Valentzia Basket, Eurokopako finaletik kanpo. Argazkia: EFE
Albisteak (2)
Informazio gehiago (1)
Lokomotiv Kuban taldeak Eurokopako finalerako txartela lortu du finalerdietako itzuliko partidan Valentzia Basketen aurka porrota jaso arren (63-68). Joaneko partidan hamar puntuko errenta eskuratu zuten errusiarrek (87-97). Finala Charleroin (Belgika) jokatuko da apirilaren 13an.
Fitxa teknikoa:
63 - Lokomotiv Kuban (16+10+11+26): Calathes (19), Kalnietis (10), Jasaitis (6), Brown (11) Hendrix (4) -hasierako bostekoa- Sheleketo (-), Bykov (-), Baron (9) eta Maric (4)
68 - Valentzia Basket (15+13+15+25): Markovic (14), Ribas (12), Kelati (10), Doellman (6), Lishchuk (10) -hasierako bostekoa- San Miguel (-), Martíinez (2) Dubljevic (14), Pietrus (-) eta Abia (-).
Asteazkenean, Uxueren txanda
Uxue Bilbao Basketek eskura dauka final horretarako txartela, eta Budivelnik taldearen kontrako bigarren partidari hamar puntuko errentarekin aurre egingo dio (83-93).
Bilbao Arenako partida zuzenean jarraitu ahal izango da asteazken honetan, eitb.com-en eta ETB-1en (20:00etan).
Hurrengo zuzenekoak
25 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Urreisti-Gorka vs Laduche-Manci |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa