Bilbao Basket
Eurokopa
Erredakzioa
Fotis Katsikarisen taldeak hamar puntuko errentarekin (83-93) egingo dio aurre Budivelniken aurkako finalerdietako itzuliko partidari.
Albisteak (4)
Bideoak (1)
Informazio gehiago (1)
Bilbao Arena prest dago Uxue Bilbao Basketen eta Budivelnik Kieven arteko partida handia hartzeko. Bilbotarrek Budivelnik taldearen kontra jokatuko dute asteazken honetan (20:00) Eurokopako finalerdietako itzuliko partidan.
Uxuek eskura dauka txapelketako finala (apirilaren 13an jokatuko da Charleroin, Belgikan). Joanekoan partida biribila jokatu zuten Fotis Katsikarisen gizonek, eta itzuliko hitzorduari hamar puntuko errentarekin egingo diote aurre (83-93).
Lemont Hamilton eta Kostas Vasileiadis izan ziren Kieven lortutako garaipenaren gakoak. Estatubatuarraren barne jokoa bikaina izan zen, eta greziarrak saskiratze erabakigarriak lortu zituen.
Itzuliko partidari begira, joanekoan egindako jokoari eta errirmoari eutsi beharko dio Bilbao Basketek, eta Malcolm Delaney jokalariaren jokoa oztopatzen saiatu beharko da Bilboko taldea, eta, bereziki, Nikos Zisis eta Raul Lopez.
"Etxean jokatuko dugu, gure zaleen aurrean eta ez dugu kale egin nahi. Jokaldi bakoitzean dena ematen badugu eta ahalegintzen bagara, ondo aterako da", esan du Lopezek.
Uxue Bilbao Basket -Budivelnik Kiev partida zuzenean ikusi ahal izango da eitb.com-en eta ETB-1en, asteazkenean 20:00etatik aurrera.
Hurrengo zuzenekoak
Ez dago zuzenekorik |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa