Bilbao Basket
Larunbatean, 19:15ean
Erredakzioa
Fotis Katsikarisek ezin izango du Raul Lopez kantxaratu. Horrela, antolatzaile lanetan Nikos Zisisi laguntzeko Roger Grimau erabili beharko du berriro Greziako entrenatzaileak Blusens Monbus hartzeko.
Argazkia: EFE
Bilbao Basketek Uxue Aragoiko babesle berria Errege Koparako sailkapenarekin estreinatu nahi du. Bilbotarrek Blusens Monbus hartuko dute Bilbao Arenan (19:15ean), larunbat honetan.
Iragan asteazkeneako garaipenaren ostean, Bizkaiko taldea laugarren postuan kokatu da, 9-4ko balantze batekin. Valentzia Basketek eta Herbalife Kanaria handiak zenbaki berdinak dituzte, baina hirugarren eta bosgarren dira, hurrenez hurren.
Horregatik, beste garaipen batek otsaileko Kopa jokatzeko txartela emango liokete bilbotarrei; izan ere, lehen itzulia amaitzeko lau jardunaldi falta dira eta bi garaipeneko abantaila dute bizkaitarrek bederatzigarren postuarekiko.
Fotis Katsikarisek ezin izango du Raul Lopez kantxaratu. Horrela, antolatzaile lanetan Nikos Zisisi laguntzeko Roger Grimau erabili beharko du berriro Greziako entrenatzaileak.
Hurrengo zuzenekoak
15 | 21:00 - 23:30 | ERREMONTEA | Binakako txapelketa: Ansa II-Juanenea vs Urriza-Larrañaga |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa