21:05

Bilbao Basket

FIBA Europe Cup

Surne Bilbao Basketek Peristeriren aurka irabazi du eta multzoko liderra da FIBA Europako Kopan

EITB

Surne Bilbao Basketek 64-86 irabazi dio Peristeri BC taldeari Grezian, eta funtsezko garaipena lortu du FIBA Europe Cup txapelketan multzoko gorenean mantentzeko.

  • Bagayoko, Surne Bilbao Basketeko jokalaria.

    Bagayoko, Surne Bilbao Basketeko jokalaria.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Surne Bilbao Basketek garaipen sendoa lortu du Grezian, Peristeri BC 64-86ko emaitzarekin mendean hartuta. Garaipen honekin, Jaume Ponsarnauren taldeak beste pauso bat eman du FIBA Europe Cupeko bigarren txandarako sailkapena lortzeko, Justin Jaworski eta Harald Freyren jardun sendoaren ondoren.

Peristeri ondo hasi da, Ty Nichollsek bultzatuta, baina Surne Bilbao Basketek azkar erreakzionatu du. Defentsa biziago batekin eta Font eta Freyren hirukoei esker, beltzezko taldeak aurretik itxi du lehen laurdena (19-21) eta bere erritmoa ezartzen hasi da.

Bigarren laurdenean, Bilboko defentsaren sendotasunari eta Jaworskik egindako ekarpenei esker aldeko koska horri eutsi diote, nahiz eta etxekoen bultzada nabaria izan. Atsedenaldian, markagailuak 37-44koa zekarren, kanpokoen kontrolaren isla. Aldageletara joan ondoren, Jaworskik eta Pantzarrek gidatu dute Bilbao Basket nagusi izan den tartea, kantxako bi muturretan.

Azken laurdenean, Frey eta Normantasen hirukoek partida erabakita utzi dute. Peristerik ez du Bilboko taldearen jokoa geldiaraztea lortu, partidua 64-86ko emaitzarekin itxi eta multzoko lider jarri dira. Greaziako taldearen estreinako porrota izan da Europan.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    06 22:10 - 00:30 PILOTA | Elordi-Zabaleta vs P. Etxeberria-Rezusta

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena