Bilbao Basket
Eurocup
Erredakzioa
Eurocupeko bigarren faseko J multzoan egongo dira lau talde hauek. Multzoko lehen bi postuetan geratzen diren taldeak sailkatuko dira final-laurdenetara.
Katsikaris eta Grimau Bilbao Basketen partida baten. Argazkia: EFE
Valentzia (D multzoko liderra), CEZ Nymbruk (A multzoko bigarrena) eta VEF Riga (C multzoko bigarrena) izango dira Bilbao Basketen aurkariak J multzoan. Multzoko lehen bi taldeak sailkatuko dira final-laurdenetara.
"Multzo gogorra egokitu zaigu. Valentzia oso ondo jokatzen ari da Endesa Ligan eta Eurocupean. Nymbrukek lan ona egin du Eurocupean, eta multzoko lehen bi postuetan egotea dute helburu. Riga da aurkari ahulena, baina Europan etxetik kanpora irabaztea oso zaila dela, argi daukagu", esan du Alex Mumbru Bilbao Basketeko kapitainak.
Hurrengo zuzenekoak
15 | 21:00 - 23:30 | ERREMONTEA | Binakako txapelketa: Ansa II-Juanenea vs Urriza-Larrañaga |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa