Euskal pilota | Azken albisteak eta emaitzak | EITB Pilota

Pilota

20:34

Pilota

Final-laurdenak

Bengoetxea garaiz esnatu eta finalerdiatarako sailkatu da

Erredakzioa

Leitzako aurrelaria ez da ongi hasi, baina neurketaren erdialdean markagailuan aurrea hartu du eta Iker Arretxe aise hartu du mendean (22-12).

01:32
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
Oinatz Bengoetxeak Iker Arretxe 22-12 hartu du mendean Iruñeko Labrit pilotalekuan. Horrela, Leitzako aurrelariak Lau T'erdiko Txapelketaren finalerdietarako txartela lortu du.

Hala ere, Bengoetxeak ez du partida erraza izan, batez ere hasieran. Leitzako pilotariari asko kostatu zaio partidari ekitea. Horrela, Arretxek sakea bereganatu eta 1-6 aurrea hartu du markagailuan.

Norgehiagokaren erdialdean Bengoetxeak aurrenekoz markagailuan aurrea hartu du (10-9). Arretxek fisikoki behera egin du eta eskuetan min zuela ematen zuen. Bengoetxeak ez du aurkariaren ahulezia alferrik galdu eta partida erabaki du.

Leitzako pilotariak Pablo Berasaluze izango du aurkari finalerdietan, azaroaren 17an.


Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    22 11:00 - 11:59 AIZKOLARIAK | Aizkora Proba Berezia
    22 12:00 - 13:59 PILOTA | Udako Txapelketako finalak
    22 15:00 - 16:59 HERRI KIROLAK | Artzain Txakurrak (Oñati)
    22 16:59 - 19:59 PILOTA | San Mateoak: Laso-Iztueta vs Peña II-Albisu

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena