Euskal pilota | Azken albisteak eta emaitzak | EITB Pilota
Pilota
Pala
EITB MEDIA
Argentinako aurrelariak eta Sopelako atzelariak bost jokotan hartu dituzte mendean aurkariak (5-10, 10-6, 9-10, 10-4 eta 5-3). Liga fasearen hasieran, emozio handiko partida ikusi ahal izan dugu; lau palistek egin dute ikuskizun polita.
Roman Maldonadok eta Iker Gordonek Esteban Gaubeka eta Ibai Perez hartu dituzte mendean, Pala Joko Sopela Pro'24 txapelketako liga faseko lehenengo jardunaldian, Sopelako Udal pilotalekuan, astelehenean, eta, hortaz, fase horretako lehenengo puntua eskuratu dute. Argentinako aurrelariak eta Sopelako atzelariak bost jokotan hartu dituzte mendean aurkariak (5-10, 10-6, 9-10, 10-4 eta 5-3).Harmailak bete dituzten zaleek emozio handiko partida ikusi ahal izan dute, lau palistek egin dutelako ikuskizun polita.
Hala, Gaubekak eta Ibai Perezek eskuratu dute aurreneko jokoa, 10-5. Partida oso berdinduta hasi da, eta bi bikoteak bina, hiruna eta launa izan dira; 4-4ko horretatik, baina, urdinak 9-4kora joan dira, eta guztiz erabakigarria izan da. Armintzako aurrelariak eta Sestaoko atzelariak aurkariek baino gutxiagotan huts egin dute, eta merezita gailendu dira lehenengo jokoan.
Gorriak iratzarri dira, eta bigarren jokoa irabazi dute, ondo jokatuta gainera. Maldonado eta Gordon arin aurreratu dira, 5-1, 6-2 eta 7-3; Gaubeka eta Ibai Perez 6-7 jarri dira, baina aurrelari argentinarrak eta Sopelako atzelariak hiru tanto jarraian egin dituzte, eta jokoa poltsikoratu dute.
Oso gogorra izan da hirugarren jokoa, berdintasun handikoa, bizi-bizia. Urdinak iritsi dira hamargarren tantoraino, baina bi bikoteak 9-9 izan dira. Gaubeka eta Ibai Perez 9-6 izan dira aurretik, baina gorriek ez dute amore eman, eta 9-9koa jarri dute markagailuan; azken tantoan, bikote urdinak asmatu du, eta jokoa irabazi.
Roman Maldonado, laugarren jokoan, bikain aritu da, eta Iker Gordonek behar bezala lagundu dio atzean; hala, gorriak 10-4 nagusitu dira. Bina izan dira bi bikoteak, baina Maldonadok eta Gordonek 7-1eko partziala lortu dute, eta 9-3 jarri dira. Norgehiagoka bosgarren jokoraino iritsi da.
Gaubekak eta Ibai Perezek egin dute lehenengo tantoa, bosgarren joko erabakigarri horretan; jokaldian, Gaubekak pilotakada bat jaso du, ezker hankan. Urdinak 2-1 ere izan dira aurretik; baina, orduan, Iker Gordonen indarra nabarmendu da. Sopelako atzelariak bi pilotakada eder jarri ditu atzean; azkenean, Maldonadok eta Gordonek 5-3 irabazi dute jokoa.
Hurrengo zuzenekoak
22 | 11:25 - 12:00 | ''HELMUGA'' saioa |
22 | 12:15 - 14:00 | ATLETISMOA | Amurrioko Krosa |
22 | 16:00 - 17:00 | AIZKOLARITZA | Urrezko Aizkolariak |
22 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa