Euskal pilota | Azken albisteak eta emaitzak | EITB Pilota
Pilota
Berritzea
EITB MEDIA
Amurrioko aurrelariak, 22 urtekoa bera, eta Baiko Pilotak adostu dute hiru denboraldiz luzatzea elkarren artean duten kontratua.
Iker Larrazabalek 2027ra arte, gutxienez, jarraituko du Baikon. Argazkia: EITB Media.
Iker Larrazabalek Baiko Pilotarekin berritu du, hiru denboraldiz, 2027ra arte, ostegunean enpresak berak iragarri duenez. Horrenbestez, amurrioar aurrelariak, 22 urtekoa bera, gutxienez hurrengo denboraldietan jarraituko du Baikon.
Larrazabalek 2020ko urriaren 18an egin zuen debuta profesionaletan, Bilbon. 2024an, B Serieko Buruz Burukoa irabazi zuen, eta finala jokatu zuen maila horretako Binakako Txapelketan.
Gainera, Baikok adierazi du pilotari arabarra larunbatean arituko dela, Lekeition, CaixaBank Masterseko ligaxkako azken jardunaldian, Artolaren ordez, Rezustarekin batera, Peña II.aren eta Zabaletaren aurka.
Hurrengo zuzenekoak
22 | 11:25 - 12:00 | ''HELMUGA'' saioa |
22 | 12:15 - 14:00 | ATLETISMOA | Amurrioko Krosa |
22 | 16:00 - 17:00 | AIZKOLARITZA | Urrezko Aizkolariak |
22 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa