Euskal pilota | Azken albisteak eta emaitzak | EITB Pilota

Pilota

23:54

Pilota

1. JARDUNALDIA

Ezkurra eta Azpiroz, nagusi “Erremontari” saioko laugarren edizioaren estreinaldian

A. A. | EITB MEDIA

Hiru setetan gailendu zaizkie Urrizari eta Martirenari, nahiz eta lehendabizikoa galdu egin duten (15-10, 3-15 eta 5-8).

1:01
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Ezkurra II-Azpiroz bikoteak garaipenarekin ekin dio "Erremontari" saioko laugarren ekitaldiari. Izan ere, Sagardoaren Txapelketaren 14. edizioari hasiera eman dion lehen partidan hiru setetan nagusitu dira Urriza eta Martirenaren aurka (15-10, 3-15 eta 5-8).

Alorrenea sagardotegiko ordezkariek ondo abiatu dute partida (0-4), baina gerora lehen seta estutu egin du bikote gorriak (5-5, 7-7), Aburuza sagardotegiko jokalariek, alegia, batez ere Javi Urrizak aurrealdean egindako tantoei esker, bereziki bi paretarekin, eta aurretik ere jarri dira. 9-7koan Josetxo Ezkurrak min hartu du bizkarraldean, frontisetik gertu urrats trakets bat eman eta gero. Une batez lurrean etzanda geratu da, baina handik gutxira zutitu, eta arazorik gabe jokatzen jarraitu ahal izan du Doneztebeko aurrelariak.

Dena den, gertakari horrek nahastu egin du bikote urdina, eta hortik aurrera gehiago izan dira Aburuzakoak. Azkenerako, garbi nagusitu dira lehen setean (15-10).

Bigarren seta oso bestelakoa izan da, Azpirozek sakeak txokotik egitea deliberatu du zabaletik egin beharrean, eta erabaki horri etekin handi atera diote, bere hasierako jokaldi gaizto horiei esker. Martirena ere ez da oso fin ibili tarte horretan, eta, hala, 0-10 jarri dira agintzen. Ondorioz, ezin hobeto bideratu dute seta. Gorriak ahalegindu dira markagailua txukuntzen, baina ezer gutxi lortu dute (3-15).

Hirugarren eta azken set erabakigarria zortzi tantora jokatu da. Aurtengo txapelketako berritasuneko bat da hori, aurreko hiru edizioetan bostera jokatzen baitzen. Hala, azken set horren hastapena beste bien oso antzekoa izan, urdinek berriro ere agintzen ekin baitiote (0-3), eta alde horrekin iritsi dira atsedenaldi laburrera ere (1-4).

Gorriak tanto bakarrera gerturatu badira ere (3-4, 4-5, 5-6), urdinak gehiago izan dira, eta, ondorioz, txapelketa bereganatzeko bi bikote nagusien arteko lehian Ezkurrak eta Azpirozek hiru puntu poltsikoratu dituzte; Urrizak eta Martirenak, aldiz, bakarra.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    22 Zuzenean 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena