Euskal pilota | Azken albisteak eta emaitzak | EITB Pilota

Pilota

17:04

Pilota

Zesta

Iñaki Osa Goikoetxea ‘Goiko’ puntista historikoa, asteartean, Gaur Egun eta Teleberriko kirol tarteetan

EITB MEDIA

‘Goiko’ protagonista izango da bi albistegietako kiroletako tarteetan, ibilbidea profesional oparoari amaiera eman eta bi egunera. Zumaiako aurrelariak bere azken partida jokatu zuen igandean Eusko Label Winter Serieseko finalean.

  • Iñaki Osa Goikoetxea, 'Goiko', astearteko kirol albistegietako protagonista

    Iñaki Osa Goikoetxea, 'Goiko', astearteko kirol albistegietako protagonista. Irudia: EITB Media.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Iñaki Osa Goikoetxea 'Goiko' elkarrizketatuko dute astearteko Gaur Egun eta Teleberri saioetako gaueko edizioetako kirol tarteetan.

Zumaiako jokalari handiak amaiera eman berri dio bere ibilbide profesionalari 27 urteren ostean. Askorentzat, historian izan den jokalaririk handiena da Goiko, horrela izendatu zuten, ofizialki eta aho batez, bi hamarkadatan. Inork nekez berdinduko duten palmaresa du gipuzkoarrak.

16 urterekin hasi zen zesta-puntan eta Milan aldera jo zuen, handik AEBetara salto egiteko. 13 urte egin zituen Miamin, guztien eredu ete erreferente bihurtuta.

Buruz buruko 12 txapela irabazi ditu, final bakarra galduta, eta binakako zortzi. Horrez gain, udan jokatutako torneo guztiak irabazi ditu. 2023ko ekainean erretiroa hartzeko erabakia hartuta zuela iragarri zuen; Eusko Label Winter Series izan da bere azken txapelketa ofiziala, eta igandeko finala, bere azken partida. Erkiagak eta Lekerikak ez zioten eguna biribiltzen utzi, eurek irabazi baitzuten txapela.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    13 22:15 - 23:15 ''Harri Herri'' saioren denboraldi berria

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena