Euskal pilota | Azken albisteak eta emaitzak | EITB Pilota

Pilota

12:38

Pilota

FITXAKETA

Ekain Lizeagak bi urteko kontratua sinatu du Baikorekin, eta ostiral honetan debutatuko du

EITB MEDIA

Astigarragako atzelari gazteak (20 urte) Amorebieta-Etxanoko jaialdian ekingo dio profesional gisa. Alberdi II.arekin batera jokatuko du De la Fuente eta Bikuñaren aurka.

  • Ekain Lizeaga. Argazkia: Baiko

    Ekain Lizeaga. Argazkia: Baiko

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Baiko Pilotak asteazken honetan iragarri du Ekain Lizeaga fitxatu duela datozen bi urteetarako. Gipuzkoako atzelari gazteak (Astigarraga) ostiral honetan bertan, otsailaren 2an, egingo du debuta profesional gisa, egingo du Amorebieta-Etxanoko jaialdian. Lizeagak Alberdi II.arekin batera jokatuko du De la Fuente eta Bikuñaren aurka, Binakako B Seriea txapelketari dagokion 12. jardunaldian, Morgaetxebarriaren lekua hartuta.

Astigarragako Mundarro klubean hezia, Lizeagak honako txapelketa hauek bereganatu ditu 2023an: Zumarragako Goñi Oroimenezkoa, Elgoibarko San Anton Torneoa, Tolosako Soroa Memoriala, Mallabiko Biharko Izarrak eta GRAVNI.

Atzelariak azaldu duenez,"eskertuta" dago Baiko Pilotak emandako aukeragatik, eta "ilusio handiz" ostiralean Amorebietan debuta egiteagatik.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    28 09:00 - 12:00 MENDI LASTERKETAK | Aloñako igoera
    09 11:25 - 12:00 ''HELMUGA'' saioa
    28 12:00 - 14:00 FUTBOLA | F Liga: Eibar vs Athletic
    28 14:00 - 16:30 TXIRRINDULARITZA | Romandiako Tourra (5. etapa)
    28 17:30 - 20:00 PILOTA | Buruz Buruko Txapelketa: Zabaleta vs Altuna III

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena