Euskal pilota | Azken albisteak eta emaitzak | EITB Pilota

Pilota

19:12

Pilota

Zesta punta

Puntistarik onenak Mutrikun ibiliko dira, ostiraletik, 2023ko Zesta Puntako Emakumezkoen Elite Txapelketan

EITB MEDIA

Torneoa urriaren 27an amaituko da. Arakistain, Mugartegi, Ortiz de Mendivil eta Merino izango dira aurrelariak, eta Lejardi, Aldazabal, Watkins eta Lizardi atzelariak; ligaxkan, aurrelari eta atzelari bakoitzak bikotekide desberdin bana izango du, partida bakoitzean.

  • Elite Txapelketa ostiralean hasiko da. Argazkia: Euskadiko Euskal Pilota Federakuntza.

    Elite Txapelketa ostiralean hasiko da. Argazkia: Euskadiko Euskal Pilota Federakuntza.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Euskal Herriko zortzi puntistarik onenek jokatuko dute 2023ko Zesta Puntako Emakumezkoen Elite Txapelketan, ostiral honetatik, alegia, irailaren 29tik, Mutrikun. Torneoa asteazkenean aurkeztu dute, eta urriaren 27an amaituko da. Ligaxkan, aurrelari eta atzelari bakoitzak bikotekide desberdin bana izango du, partida bakoitzean.

Elite Txapelketa bigarren aldiz jokatuko dute. Aurtengoan, Arakistain, Mugartegi, Ortiz de Mendivil eta Merino izango dira aurrelariak, eta Lejardi, Aldazabal, Watkins eta Lizardi atzelariak. Neurketak ostiral arratsalderako daude iragarrita, eta, arestian esan bezala, Mutrikun jokatuko dituzte.

Finalaurrekoak urriaren 20an izango dira, eta finala astebete geroago jokatuko dute.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    03 19:00 - 21:00 PILOTA | GRABNI Txapelketa

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena