Euskal pilota | Azken albisteak eta emaitzak | EITB Pilota
Pilota
Zesta punta
EITB MEDIA
Torneoa urriaren 27an amaituko da. Arakistain, Mugartegi, Ortiz de Mendivil eta Merino izango dira aurrelariak, eta Lejardi, Aldazabal, Watkins eta Lizardi atzelariak; ligaxkan, aurrelari eta atzelari bakoitzak bikotekide desberdin bana izango du, partida bakoitzean.
Elite Txapelketa ostiralean hasiko da. Argazkia: Euskadiko Euskal Pilota Federakuntza.
Euskal Herriko zortzi puntistarik onenek jokatuko dute 2023ko Zesta Puntako Emakumezkoen Elite Txapelketan, ostiral honetatik, alegia, irailaren 29tik, Mutrikun. Torneoa asteazkenean aurkeztu dute, eta urriaren 27an amaituko da. Ligaxkan, aurrelari eta atzelari bakoitzak bikotekide desberdin bana izango du, partida bakoitzean.
Elite Txapelketa bigarren aldiz jokatuko dute. Aurtengoan, Arakistain, Mugartegi, Ortiz de Mendivil eta Merino izango dira aurrelariak, eta Lejardi, Aldazabal, Watkins eta Lizardi atzelariak. Neurketak ostiral arratsalderako daude iragarrita, eta, arestian esan bezala, Mutrikun jokatuko dituzte.
Finalaurrekoak urriaren 20an izango dira, eta finala astebete geroago jokatuko dute.
Hurrengo zuzenekoak
22 | 11:25 - 12:00 | ''HELMUGA'' saioa |
22 | 12:15 - 14:00 | ATLETISMOA | Amurrioko Krosa |
22 | 16:00 - 17:00 | AIZKOLARITZA | Urrezko Aizkolariak |
22 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa