Euskal pilota | Azken albisteak eta emaitzak | EITB Pilota

Pilota

16:26

Pilota

LESIOA

Alberdi II.ak hautsita dauka lotailu gurutzatua

A. A. | EITB MEDIA

Azpeitiko pilotari gazteak uztailaren 11n hartu zuen min, sanferminetako pilota jaialdi batean parte hartzen ari zela.

  • Unai Alberdi

    Unai Alberdi. Argazkia: Baiko

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Baiko enpresak ostegun honetan jakitera eman duenez, Unai Alberdi aurrelariak hautsita dauka eskuin belauneko aurreko lotailu gurutzatua.

Azpeitiko pilotari gazteak, profesionaletan urtarrilaren amaieran debuta egin zuenak, uztailaren 11n hartu zuen min, sanferminetako pilota jaialdi batean parte hartzen ari zela, Imazekin batera bikotea osatuz, Victor eta Tolosaren aurka.

Neurketa bukatzeko gai izan bazen ere (Victorrek eta Tolosak irabazi zuten neurketa, 18-12), gerora egin zaizkion probek lesioa duela plazaratu dute.

Baikoren oharrean jasotzen denaren arabera, Alberdi II.ak "tratamendu kirurgikoa behar du eta ebakuntza aurreko errehabilitazio-fasea hasiko du".

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    19 Zuzenean 10:15 - 18:00 TXIRRINDULARITZA | Italiako Giroa: Hamabosgarren etapa
    19 17:15 - 20:00 PILOTA | Buruz Buruko Txapelketa: Altuna III vs Artola

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena