Euskal pilota | Azken albisteak eta emaitzak | EITB Pilota

Pilota

15:27

Pilota

Jai Alai Winter Series

Erkiaga eta Zabala, txapeldun

EITB Media

Aritz Erkiagak eta Jon Zabalak bi setetan gainditu dituzte Iñaki Osa Goikoetxea eta Aimar Aldazabal (7-15 eta 12-15). 2.000 zaleren aurrean jokatu da final handia Gernikako Jai Alai frontoian.

1:14
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Jai Alai Winter Series txapelketa amaitu da jada. Oso arrakastatsua izan da aurten jokatu den lehen edizioa, bai Gernikako Jai Alai frontoian bertan eta bai etxetik ETB1en eta eitb.eus-en izan duen jarraipenagatik.

Final egunean ilara luzeak izan dira kalean frontoira sartzeko, barruan harmailak jendez gainezka egon dira eta giroa ikusgarria izan da Erkiaga eta Zabala bikotearen garaipena ikusteko (7-15 eta 12-15).

Lehen seta indartsu hasi du Erkiaga eta Zabala bikoteak (0-4) eta gorrien hutsek lagundu egin dute eta markagailua 1-9ra joan egin da. Goikoetxeak eta Aimarrek eskas hasi dute partida eta nahiz eta seteko azken txanpan zertxobait hobetu ez da nahikoa izan. Jon Zabala atzean sendo eta aurrean Aritz Erkiaga bere mailan 7-15 irabazteko.

Bigarren setean Goikoetxeak eta Aimarek hartu dute aurrea lehen tantoa lortuta (1-0) eta oso parekatua hasi da jokoa, tantoak gorriak zein urdinak izan dira (3-3). Goikoetxeak aurreko zenbakietan ardura hartu eta gorriak hobeto ibili dira (7-7).

Aritz Erkiagak partidako tantorik politena egin du horma-biko ikusgarrian (9-12) zazpigarren zenbakitik eta neurketa erabt erabakita utzu du. 

Urdinak ez dira lehen setekoak izan, baina markagaikuan aurrea hartu eta hor mantendu dira seta eta partida irabazi arte (12-15).

FITXA TEKNIKOA

Iñaki Osa Goikoetxea-Aimar Aldazabal (gorriz) vs Aritz Erkiaga-Jon Zabala (urdinez):

1. SETA: 0-4, 1-4, 1-11, 4-11, 4-12, 5-12, 5-13, 6-13, 6-14, 7-14 eta 7-15.

2. SETA: 1-0, 1-1, 2-1, 2-2, 3-3, 3-5, 4-5, 4-7, 5-7, 6-7, 7-7, 7-8, 7-9, 8-9, 8-10, 9-10, 9-11, 9-13, 10-14, 12-14 eta 12-15.

Jai Alai frontoia

Jai Alai frontoia, jendez gainezka

TXAPELKETAKO EMAITZAK

ERKIAGA-ZABALA vs BARANDIKA-LEKERIKA: 12-15, 15-14 eta 5-3.

ARBE-LOPEZ vs BEASKOETXEA-ALDAZABAL: 12-15 eta 9-15.

OLHARAN-ETCHETO vs ERKIAGA-ZABALA: 11-15 eta 8-15.

GOIKOETXEA-AIMAR vs BEASKOETXEA-ALDAZABAL: 15-12 eta 15-7

BARANDIKA-LEKERIKA vs OLHARAN-ETCHETO: 15-13, 11-15 eta 2-5.

GOIKOETXEA-AIMAR vs ARBE-LOPEZ: 15-10, 8-15 eta 3-5

Lehen finalerdia

ERKIAGA-ZABALA vs BEASKOETXEA-ALDAZABAL: 15-7, 10-15 eta 5-1.

Bigarren finalerdia

GOIKOETXEA-AIMAR vs OLHARAN-ETCHETO: 15-10, 8-15 eta 5-2.

FINALA

GOIKOETXEA-AIMAR vs ERKIAGA-ZABALA: 7-15 eta 12-15.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    20 16:30 - 19:00 PALA | Gabonetako jaialdia: Gaubeka-Gordon vs Madariaga-Urrutia eta Maldonado-Del Rio vs Fusto-Perez

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena