Euskal pilota | Azken albisteak eta emaitzak | EITB Pilota

Pilota
Zesta-Punta
EITB
Gorka Mugartegi "Atain" atzelaria, Eraman! enpresak "afizionatu mailako onena” bezala definitzen duena, puntista hoberenen aurka jokatzera pasatuko da Daniako (Estatu Batuak) denboraldia bukatu ondoren, otsailaren amaieran.
Atain Gorka Mugartegi; IRUDIA: ERAMAN
Gorka Mugartegi "Atain" Eraman! proiektura batuko da, enpresak astearte honetan jakinarazi duen arabera. Atzelari bizkaitarra afizionatu mailako onena da, enpresaren esanetan, eta Jai Alai Leagueko txapelketa ofizialak jokatzen hasiko da, hau da, zesta-puntako zirkuitu profesionalean, Daniako (Estatu Batuak) denboraldia amaitzen denean, otsailaren amaieran.
Eraman! enpresaren arabera, Atain gorpuzkera handiko pilotaría da (1,89 metro alturaz, eta 89 kilo) eta indar handia daukana, aurreko ekainean Gernikako Nazioen Ligan erakutsi zuen bezala. Bi urteko jarraipenaren ondoren, Iñaki Osa Goikoetxeak bideratutako intendentziak uste du Atainek Ligako txapelketa handietan pilotari hoberenen aurka jokatzen hasteko beharrezko heldutasuna lortu duela uste du.
Hurrengo zuzenekoak
| 06 | 22:10 - 00:30 | PILOTA | Elordi-Zabaleta vs P. Etxeberria-Rezusta |
Ezagutu 2025eko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2025 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa


Aukera ezazu nabigatzeko nahiago duzun hizkuntza.
Elige el idioma en el que prefieras navegar