Euskal pilota | Azken albisteak eta emaitzak | EITB Pilota

Pilota
Hirugarren jardunaldia
EITB Media
Mutrikuko aurrelariak eta Zumaiako atzelariak bi jokotan (15-8 eta 15-14) gainditu dute Gernikakoak eta Bidartekoak osatutako bikotea. Gainera, finalerdietako ligxkan izateko aukera dute.
Imanol Lopezen eta Eñaut Urreistiren arteko besarkada, neurketa amaitu ondoren. Irudia: EITB
Eñaut Urreistik eta Imanol Lopezek bi jokotan (15-8 eta 15-14) irabazi dute Xabi Barandika eta Thibault Basqueren aurka Eusko Label Winter Serieseko hirugarren jardunaldian. Horrela, Urreistik eta Lopezek elkarren segidako bigarren garaipena eta finalerdietako ligaxkan izateko aukera dute.
Honezkero, Urreistik eta Lopezek euren maila erakutsi zuten txapelketako lehen jardunaldian. Garaipen argia lortu zuten Goixerri eta Manciren aurka bi jokotan, lau puntu lortuta, eta B multzoko lider izatea lortu zuten. Barandikak eta Basquek, ostera, arratsaldeko norgehiagoka neguko sasoiko debuta izan dute. Ostiraletik ez zen sarrerarik geratzen.
Horrela, Urreistik eta Lopezek lau puntuko saria zuten, eta Barandikak eta Basquek puntuak behar zituzten. Bikoteek hiruna neurketa jokatu beharko dituzte, eta hasieratik puntuak biltzea komeni da.
Lehen jokoa parekotasun eta berdinketa askorekin hasi da, baina azken txanpan Urreisti eta Lopezen alde bukatu da (15-8). Zumaiako atzelaria Bidartekoari nagusitu zaio atzeko koadroetan, eta Mutrikuko aurrelariak meritu handiko erreboteak eraman eta tantoak egin ditu.
Bigarren jokoa modu berezian hasi da, bi aurrelariek sake bi falta egin baitituzte jarraian. Baina, laster, Urreistik eta Lopezek norabidea zuzendu eta partidan eta markagailuan agindu dute. Jokoaren azken txanpan, ordea, Gernikako aurrelariak eta atzelari lapurtarrak horien abantaila ezerezean utzi dute, eta 14na berdintzea lortu. Baina, azkenean, sufritu egin duten arren, mutrikuarrak eta zumaiarrak azken tantoa erdietsi dute (15-14).
Hurrengo zuzenekoak
| 06 | 22:10 - 00:30 | PILOTA | Elordi-Zabaleta vs P. Etxeberria-Rezusta |
Ezagutu 2025eko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2025 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa


Aukera ezazu nabigatzeko nahiago duzun hizkuntza.
Elige el idioma en el que prefieras navegar