Euskadiko Lau t'erdiko Txapelketa 2022: Lau t'erdikoaren azken ordua - EITB Lau t'erdi

Lau eta erdikoa

21:39

Lau eta erdikoa

Polemika, 7-9koarekin

Bengoetxea VI.ak jokatuko du Lau t'erdiko finala

Erredakzioa

Pilotari nafarrak, 16-22 irabazi dio Pablo Berasaluzeri Labrit pilotalekuan jokatu duten finalerdia. 7-9ko emaitzarekin, epialeak ontzat eman du Oinatzek bigarren botean eraman duen pilotakada.

01:03
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Oinatz Bengoetxeak, 16-22 irabazi dio Pablo Berasaluzeri Lau t'erdiko txapelketako finalerdia, eta pilotari nafarrak finalerako txartela lortu du. Irujoren eta Olaizolaren arteko finalerdia atzeratu egin da, eta irabazten duenaren aurka jokatuko du Bengoetxeak abenduaren 2an.

Partida erritmo biziarekin hasi da, eta parekotasuna izan da nagusi (1-1, 3-3, 4-4, 6-6 eta 7-7). Zazpinakoaren ondoren, Bengoetxeak bi tanto egin ditu jarraian (7-9), eta hurrengo tantoan polemika izan da nagusi. Epaileak ontzat eman du Bengoetxeak bigarren botean eraman duen pilotakada (7-10).

Epailearen erbaki honek, partidatik atera du Pablo Berasaluze, eta Bengoetxeak bederatzi tantoko abantaila hartu du (8-17). Bazirudien Bengoetxea erraz eta azkar iritsiko zela 22. tatntora, baina Berasaluzek ez du etsi, eta aldeak murriztea lortu du bi puntura jarrita (16-18).

Berasaluzek puntu bakarrera jartzeko aukera izan du, baina bere errematea gutxigatik kanpora joan da (16-19). Momentu horretatik aurrera, Bengoetxeak hiru tamto gehiago egin ditu jarraian, eta garaipena lortu du (16-22).

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    23 21:45 - 23:59 ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena