Euskadiko Lau t'erdiko Txapelketa 2022: Lau t'erdikoaren azken ordua - EITB Lau t'erdi

Lau eta erdikoa
Xalari 12-22 irabazita
Erredakzioa
Pilotari nafarrak partida biribila jokatu du, eta 12-22ko emaitzarekin gainditu du Xala Hendaiako pilotalekuan.


Albisteak (2)
Arretxe II.ak bikain ekin zion partidari, eta 0-5 irabazten hasi zen. Xala ezinean zebilen norgehiagoka hasieran, eta Arretxek abantaila handia lortu zuen (1-10).
Xalak ez zuen bere jokoa aurkitzen. Iker Arretxeren pilotakadek gainditu egiten zuten, eta Xalaren erreakzioa ez zen partidazo azken txanpara arte etorri. 4-18 galtzen ari zen Xala, eta orduan sakez asmatzen hasi zen. Yvesek sei tanto egin zituen jarraian, eta aldeak murriztea lortu zuen, 10-18 kokatu zen arte.
Dena den, Iker Arretxe ez zegoen prest aurretik egindako lan guztia alferrik galtzeko, eta maisuki, 12-22ko emaitzarekin irabazi zuen partida.
Hurrengo zuzenekoak
| 06 | 16:15 - 17:30 | HERRI KIROLAK | Kirol Herri |
| 06 | 17:15 - 20:00 | PILOTA | Altuna III-Ezkurdia vs Zabala-Albisu |
Ezagutu 2025eko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2025 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa


Aukera ezazu nabigatzeko nahiago duzun hizkuntza.
Elige el idioma en el que prefieras navegar