Euskadiko Lau t'erdiko Txapelketa 2022: Lau t'erdikoaren azken ordua - EITB Lau t'erdi

Lau eta erdikoa

13:41

Lau eta erdikoa

Sendatuta

Iñaki Artola Lau t'erdiko Txapelketan izango da, giharretako lesioa gainditu baitu

EITB MEDIA

Alegiako aurrelariak ostiral honetan frontoian proba egin ostean erabaki du jokatzeko moduan dagoela. Urriaren 13an jantziko ditu praka zuriak Joseba Ezkurdiaren kontrako partidan.

  • Iñaki Artola eta Joseba Ezkurdia, asteartean, material hautaketan Argazkia: EITB Media

    Iñaki Artola eta Joseba Ezkurdia, asteartean, material hautaketan Argazkia: EITB Media

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
Iñaki Artolak, azkenik, Lau t'erdiko Txapelketa jokatu ahal izango du, eskuin izterrean zuen lesioa gainditu baitu.

Alegiako aurrelariak irailaren 27an hartu zuen min, Adarraga pilotalekuan (Logroño), Salaverri II.arekin batera Zabala-Zabaleta bikotearen aurka partida jokatzen ari zela, San Mateo Torneoaren barruan.

Fisioterapia tratamendua jasotzen egon da Artola ordutik, eta ostegunean fisioterapeutaren oniritzia jaso ondoren, ostiralean ordubete inguruko lan-saioa egin du frontoian, eta jokatzeko moduan dagoela erabaki du.

Ondorioz, Alegiakoa Joseba Ezkurdiaren kontra arituko da igandean, Lekunberrin, Lau t'erdiko Txapelketako final-zortzirenetarako kanporaketan.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    08 11:25 - 12:00 ''HELMUGA'' saioa
    24 12:00 - 14:00 HERRI KIROLAK | Euskal Herriko Harri Txikien Txapelketa
    24 12:00 - 13:45 ATLETISMOA | Alcobendaseko Krosa
    24 16:10 - 16:50 PILOTA | Lau t'erdiko finalaren atariko saioa
    24 17:00 - 20:00 PILOTA | Lau t'erdiko finala: Laso vs Etxeberria
    25 23:30 - 00:30 AREA TXIKIA | Athletic Club vs Reala partidako laburpena

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena