Euskadiko Lau t'erdiko Txapelketa 2022: Lau t'erdikoaren azken ordua - EITB Lau t'erdi
Lau eta erdikoa
Final laurdenetako ligaxka
EITB MEDIA
Minduta du eskuineko eskua, eta horregatik geratu da bertan behera partida. Erik Jakak, hala, 22-0 irabazi du final laurdenetako ligaxkaren bigarren jardunaldian, eta aurreneko puntua eskuratu du, A multzoan. Ezkurdia menderatuz gero, Peio Etxeberria finalaurrekoetara sailkatuko da.
Iker Salaberria, artxiboko irudian, Promozio Lau t'erdikoa irabazita. Argazkia: EITB Media.
Iker Salaberriak bertan behera utzi du ostiralean Erik Jakaren aurka Altsasun jokatu behar zuen partida, Lau t'erdikoaren final laurdenetako ligaxkaren bigarren jardunaldian, eskuineko eskua minduta baitu, Aspek asteazken arratsaldean iragarri duenez. Hala, Salaberriak ez du inolako aukerarik txapelketako finalerdietarako sailkatzeko, eta Jakak, aldiz, 22-0 du neurketa irabazita; azken horrek lehen puntua lortu du ligaxkan, A multzoan. Horrez gain, Peio Etxeberria, ostiral gauean Bilboko Deportivon Joseba Ezkurdia txapelduna mendean hartuz gero, finalaurreko horietarako sailkatuko da.
Lehen jardunaldian, Salaberriak 22-9 galdu zuen Ezkurdiaren aurka, Lekunberrin, eta Jakak ere emaitza hori bera egin zuen, Sorian, Peio Etxeberria aurkari. Ostiralean jokatu behar zuten neurketa, hortaz, erabakigarria zen bi pilotarientzat, baina, azkenik, nafarrak eskuinean duen minagatik, ezingo dira nor baino nor gehiago aritu.
Hurrengo zuzenekoak
22 | 11:25 - 12:00 | ''HELMUGA'' saioa |
22 | 12:15 - 14:00 | ATLETISMOA | Amurrioko Krosa |
22 | 16:00 - 17:00 | AIZKOLARITZA | Urrezko Aizkolariak |
22 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa