Euskadiko Lau t'erdiko Txapelketa 2022: Lau t'erdikoaren azken ordua - EITB Lau t'erdi

Lau eta erdikoa

20:23

Lau eta erdikoa

Final-laurdenak

Altunak Elezkano gainditu du eta Bengoetxearen aurka arituko da finalerdietan (22-14)

EITB.EUS

Amezketako aurrelariak oso gaizki ekin dio lehiari (9-1), baina markagailuari buelta emateko gai izan da bigarren zatian erabat gailendu eta gero.

1:25
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Jokin Altuna Lau t'erdiko Txapelketako finalerdietara sailkatu da larunbat arratsaldean, Danel Elezkano 22 eta 14 gailendu eta gero Bilboko Bizkaia Pilotalekuan jokatu den final-laurdenetako kanporaketan.

Danel Elezkanok ezin hobeto ekin dio neurketari. Zaratamoko aurrelariari egokitu zaio hasierako sakea, eta ezin hobeto baliatu du bost tantoko aldea hartzeko amen batean (5-0). Altunak aldea murriztea erdietsi du segidan (5-1), baina bizkaitarrak bizi-bizi jarraitu du eta beste lau tanto kateatu ditu, zuloa zortzi tantora arte zabaltzea lortu arte (9-1).

Ordura arte, aurtengo Buruz Buruzko txapeldunordea aurkariaren mende zebilen, hotz antzera, lotuta, baina gero garrasi bat egin eta energiak berreskuratu izan balitu bezala jardun du hortik aurrera. Hartara, neurketa orekatzeko gai izan da (9-9).

Hala ere, Elezkano ondo jokatzen zegoen, eta bereak izan dira ondorengo bi tantoak (11-9). Horrek ez du Amezketakoa urduritu; aitzitik, neurketan erabat sartuta zegoela erakutsi du partida hasierako makalaldia erabat atzean utzi ostean, eta lehiaren ekimena bereganatu du lau tantoko boladarekin (11-13).

Hurrengo jokaldia zaratamarraren aldekoa izan bada ere (12-13), hortik aurrera Altunaren nagusitasuna garbi geratu da, eta markagailuko aldea handiagotzen joan da tantoz tanto (12-16). Aldiro, Elezkanok sakea kentzea lortzen bazuen ere (13-16 eta 14-17), ezinean aritu da partidako azken txanpan, eta Altunak 22ra arte egin du jauzi (14-22).

Horrenbestez, Altunak Oinatz Bengoetxea izango du aurkari datorren asteburuan jokatuko diren finalerdietan. Bengoetxea VI.a zuzenean sailkatu da hurrengo faserako Mikel Urrutikoetxearen bajaren ondorioz, asteartean Binakako Txapelketako finalean oso zigortuta amaitu baitzuen.

Final-laurdenak ostiralean hasi ziren Bilbon, Erik Jakak Peio Etxeberriaren aurka tanto bakarrez lortutako garaipenarekin (22-21). Egungo Buruz Buruko txapeldunak  Joseba Ezkurdia edota Iñaki Artola izango du arerio 'kaiolako' finalean, bi horiek igande honetan arituko dira elkarren aurka Eibarko Astelena pilotalekuan.

Partidako markagailua, tantoz tanto: 1-0, 2-0, 3-0, 4-0, 5-0, 5-1, 6-1, 7-1, 8-1, 9-1, 9-2, 9-3, 9-4, 9-5, 9-6, 9-7, 9-8, 9-9, 10-9, 11-9, 11-10, 11-11, 11-12, 11-13, 12-13, 12-14, 12-15, 12-16, 13-16, 13-17, 14-17,14-18, 14-19, 14-20, 14-21, 14-22.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    23 21:45 - 23:59 ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena