Euskadiko Lau t'erdiko Txapelketa 2022: Lau t'erdikoaren azken ordua - EITB Lau t'erdi

Lau eta erdikoa

18:04

Lau eta erdikoa

AUKERARIK GABE

Olaizolak ez du txapelketan jarraituko lesio bategatik

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Horrenbestez, ez du jokatuko dagoeneko finalerdietan egoteko matematikoki sailkatuta dagoen Joseba Ezkurdiaren aurka, ligaxkako hirugarren partidan.

  • Aimar Olaizola. Artxiboko argazkia.

    Aimar Olaizola. Artxiboko argazkia.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Aimar Olaizolak ez du Lau t'erdiko ligaxkako azken partida jokatuko, eskuineko eskua lesionatuta daukalako. Hala eman du jakitera Asegarce enpresak ohar baten bidez.

Victorren aurka partida galdu (22-17) ostean finalerdietara sailkatzeko aukerarik gabe geratu zen pilotari nafarrak osasun azterketa pasatu du astelehen honetan. Azterketa horien emaitzak ikusita, Olaizolak erabaki du Joseba Ezkurdiaren aurka jokatu beharreko ligaxkako hirugarren partidan ez aritzea, Ezkurdia matematikoki sailkatuta baitago.

A multzoko beste postua Jokin Altunak eta Victor Estebanek izango dute jokoan, datorren asteburuan euren artean jokatuko duten norgehiagokan, hain zuzen ere.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    20 16:15 - 19:00 PALA | Gabonetako jaialdia: Gaubeka-Gordon vs Madariaga-Urrutia eta Maldonado-Del Rio vs Fusto-Perez

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena