Euskadiko Lau t'erdiko Txapelketa 2022: Lau t'erdikoaren azken ordua - EITB Lau t'erdi
Lau eta erdikoa
6-22
Erredakzioa
Iberoko pilotariak 6-22 irabazi dio Aimar Olaizolari Bizkaia pilotalekuan jokatu duten finalerdietako partida eta Urrutikoetxearen aurka jokatuko du final handia, azaroaren 29an.
Juan Martinez de Irujok 6-22 irabazi dio Aimar Olaizolari Lau t'erdiko Txapelketako finalerdietako partida. Iberoko pilotaria nagusi izan da Bilboko Bizkaia pilotalekuan eta Mikel Urrutikoetxearen aurka jokatuko du finala, azaroaren 29an.
Hasiera parekatua izan du partidak eta berndiketa ugari ikusi ahal izan dira markagailuan lehen tantoetan (1-1, 3-3 eta 4-4), baina launako berdinketatik aurrera Juan Martinez de Irujok zuloa ireki du markagailuan 0-8ko partzialarekin (4-12).
Olaizolak Irujoren tanto segida moztea lortu du bosgarren tantoa eginda (5-12), baina ez du bere sakea baliatu eta Juan Martinez de Irujo jaun eta jabe izan da Bilboko kantxan. Iberoko pilotaria bikain ibili da tantoak amaitzerakoan eta beste tanto segida batekin, garaipena bideratuta utzi du (5-20).
Aimar Olaizolak bere seigarren tantoa egitea lortu du (6-20), baina ez du bere sakearekin aurkariari min egitea lortu eta Irujori ez dio garaipenak ihes egin (6-22).
Hurrengo zuzenekoak
Ez dago zuzenekorik |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa