Euskadiko Lau t'erdiko Txapelketa 2022: Lau t'erdikoaren azken ordua - EITB Lau t'erdi
Lau eta erdikoa
Astelenan
Erredakzioa
Iberoko aurrelariak 20-22 irabazi dio Oinatz Bengoetxeari. Finalerdia oso orekatua izan da, baina Martinez de Irujo gehiago izan da tanto erabakigarrietan.
Albisteak (3)
Juan Martinez de Irujok lortu du Lau t'erdiko Txapelketako finalerako txartela, Oinatz Bengoetxea 20-22 gainditu ondoren. Finalerdia orekatua eta bizia izan da, eta Iberokoak azkenengo tantoetan, erabakigarrietan, irabazi du partida. Aspeko txapeldunak Aimar Olaizolaren kontra jojatuko du finala, abenduaren 8an.
Oinatz Bengoetxeak hasierako sakea kendu egin dio Iberoko txapeldunari, eta leitzarrak 3-0ekoa aise lortu du, Astelena pilotalekuan. Martinez de Irujok intentsitatearekin jokatu nahi izan du, baina Asegarceko pilotariak sakea ederki aprobetxatu du (6-0).
Bengoetxea VI.aren akats batekin, Irujok bere aurreneko tantoa lortu du (6-1), eta Aspekoak, hiru tanto garrantzitsu egin ditu jarraian (6-4). Hala ere, Leitzako aurrelariak pilotakada onekin erantzun du, eta markagailuko aldea handitu egin du (9-4). Martinez de Irujok erasokor jarraitu du, eta Oinatzen akatsak ondo aprobetxatu ditu, 9-9koa jartzeko.
Iberokoa markagailuan goitik jarri da aurrenekoz (9-10), baina Bengoetxea VI.ak sakearekin agindu du, berriz ere (11-10). 12-12koaren eta 13-13koaren ostean, Asegarcekoak akats argiak egin ditu, baina Irujok ezin izan ditu opari horiek ondo aprobetxatu (14-14).
Leitzakoa 17-14 aurreratu da, eta 19-17koarekin, Martinez de Irujo kinka larrian egon da Astelenako kantxan. 19-18koaren ostean Iberokoak gehiago arriskatu du, eta norgehiagoka berdintzea lortu du (19-19). Bengoetxeak 20-20koa jarri du, baina azkenengo tantoetan Irujo gehiago izan da, eta Aspekoak finalerako txartela eskuratu du (20-22).
Hurrengo zuzenekoak
Ez dago zuzenekorik |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa