Euskadiko Lau t'erdiko Txapelketa 2022: Lau t'erdikoaren azken ordua - EITB Lau t'erdi
Lau eta erdikoa
Bigarren finalerdia
L.E. | eitb.com
Oinatzek materialari egindako kritikek eta Irujoren atzamarraren egoerak airean dute partidaren pronostikoa. Neurketa zuzenean emango dute eitb.com-ek eta ETB1ek.
Materialak polemika sortu du finalerdiaren atarian. EiTB.
Albisteak (4)
Oinatz Bengoetxea eta Juan Martinez de Irujo nor baino nor gehiago arituko dira Eibarko Astelena pilotalekuan Lau t'erdiko Txapelketako finalera iristeko borrokan (zuzenean, ETB1en eta eitb.com-en).
Partidan zalantzak dira nagusi: ostegunean, material aukeraketan, Bengoetxea VI.ak atsekabea agertu zuen saskian aurkitutako pilotekin. Leitzakoaren ustez, materialak Irujoren jokoari mesede egin eta berari finalean egoteko aukerak kentzen dizkio.
"Juan aurreko koadroetan eduki nahi nuen, baina pilota horiekin ezinezkoa izango da, atzerago jokatuko du eta hor ni baino hobea da", azaldu zuen Oinatzek.
Irujoren lesioa
Materialak jokoan zer eragin izango duen ikusteaz gain, Irujok atzamarrean duen lesioak zenbateraino baldintzatuko duen ere ikusteke dago. Iberokoaren arabera, aurreko partidetan baino sasoi hobea du, baina pilota atzamarrarekin ukitzean "txinpartak" ikusten dituela azpimarratu du.
Bengoetxearen ustea bestelakoa da, Irujo "% 100ean" dagoela dio: "Nik ere atzamarra hautsita nuela jokatu dut zenbait alditan, eta berotu ondoren ez duzu ezer ere nabaritzen".
Materiala dela, edo Irujoren lesioa dela, igandeko finalerdiak pronostiko oso zabala du.
Iruzkinak
Hurrengo zuzenekoak
23 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa