Euskadiko Lau t'erdiko Txapelketa 2022: Lau t'erdikoaren azken ordua - EITB Lau t'erdi
Lau eta erdikoa
Material aukeraketa
L.E. | eitb.com
Leitzakoak eta Martinez de Irujok igandean Eibarko Astelenan jokatuko duten finalerdirako materiala aukeratu dute (zuzenean, ETB1en eta eitb.com-en).
Albisteak (3)
Informazio gehiago (1)
Oinatz Bengoetxea atsekabetuta agertu da Lau t'erdiko txapelketako finalerdirako aurkeztutako materialarekin. Bengoetxea VI.ak eta Irujok igandean jokatuko dute Eibarko Astelenan, final handirako txartelaren bila.
"Pilotak ez zaizkit gustatu, disgustu handi samarra daukat, ez nuen horrelakorik espero. Gaurko pilotak frontisetik ateratzen diren horietakoak dira, niri gustatzen zaizkidanak baino bote handiagoa dute", adierazi du Oinatzek.
Leitzakoak aurretik ere partida zaila espero bazuen ere, materiala ikusita "are zailagoa" izango dela aurreikusi du: "nik Irujo aurreko koadroetan eduki nahi nuen, baina pilota hauekin atzerago jokatuko du eta hor bera oso indartsua da".
Irujo, bestalde, gustura agertu da materialarekin. Iberokoak "partida bizia" espero du, "lehiakorra eta erritmo handikoa, guk biok jokatutako azken neurketak bezalakoa".
Atzamarreko lesioa
Atzamarreko lesioari dagokionez, mina sentitzen duela onartu du: "pilotak atzamarra ukitzen duen bakoitzean txinpartak ikusten ditut, baina mina agoantatzen ikasten duzu".
Hala ere, partida galduz gero atzamarraren aitzakiarik jarriko ez duela esan du Irujok. Asteartean egindako probak, hala ere, morala eman dio: "Azken partidetara baino sasoi hobeagoarekin iristen naiz finalerdietara".
Iruzkinak
Hurrengo zuzenekoak
23 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa