Euskadiko Lau t'erdiko Txapelketa 2022: Lau t'erdikoaren azken ordua - EITB Lau t'erdi
Lau eta erdikoa
Tolosan
Erredakzioa
Amezketako pilotariak final-laurdenetako ligaxkako bere aurreneko puntua lortu du, eta Mikel Idoateren aurka borrokatuko da finalerdietarako txartela lortzeko.
Ekaitz Saralegi. Argazkia: EiTB
Gipuzkoako pilotariak Lau t'erdiko Txapelketatik at utzi du Iker Arretxe (22-16). Saralegik bere aurreneko puntua lortu du Beotibarren, eta hirugarren jardunaldian finalerdietarako txartela bilatuko du, Mikel Idoateren aurka.
Ekaitz Saralegik partida hasiera indartsua egin du Beotibarren, eta Arretxe II.ak ezin izan du gipuzkoarraren erasoa gelditu (8-2). Hala ere, nafarrak markagailuko alde murriztu egin du (8-4), Saralegiren bolada ona moztuta.
Amezketako eroso egon da Tolosako pilotalekuan, eta markagailuko aldea, berriz ere, handitu du (10-4). Iker Arretxek lau tanto jarraian egin ditu, bi puntura jartzeko (10-8), baina Saralegik erantzun ederra eman du kantxan (12-8).
Arretxek markagailuan hurbiltzeko saiakera egin du, baina Ekaitz Saralegik ondo aprobetxatu ditu sakeak (14-9). Nafarrak 14-14koa jarri du markagailuan, eta aurretik jarri da, kalitate handiko pilotakada batekin (15-16). Saralegik berriz ere agindu du kantxan (18-16), eta garaipena garrantzitsua eskuratu du (22-16).
Hurrengo zuzenekoak
23 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa