Euskadiko Lau t'erdiko Txapelketa 2022: Lau t'erdikoaren azken ordua - EITB Lau t'erdi

Lau eta erdikoa

19:28

Lau eta erdikoa

Astelenan

Bengoetxea VI.ak partida oso orekatua irabazi du (22-20)

Erredakzioa

Leitzako aurrelariak bere bigarren puntua lortu du, final-laurdenetako ligaxkan, Mikel Idoateren aurka.

1:51
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Oinatz Bengoetxeak garaipen oso garrantzitsua eskuratu du Mikel Idoateren kontra (22-20). Neurketa oso orekatua izan da Eibarko Astelenan, baina leitzarrak azkenengo tantoak esperientziarekin oso ondo jokatu ditu.

Bengoetxea agintzen hasi da Eibarko pilotalekuan (3-1), baina Leitzakoak akatsak egin ditu, eta Mikel Idoatek markagailua irauli du (3-5). Iruñeko pilotaria eroso egon da Astelenako kantxan, baina Oinatz Bengoetxeak ez dio markagailuko aldea handitzen utzi (4-6).

Leitzako aurrelariak markagailua irauli du (7-6), baina Idoatek sendo jarraitu du (7-8). Partidak orekatuta jarraitu du (9-9), eta pilotariek ezin izan dute abantailari lortu (12-12).

Idoate 13-15 aurreratu da markagailuan, eta nafarrak tanto politak egin ditu 13-17koa jartzeko.  Bengoetxea puntu bakarrera jarri da, 17-18koarekin, eta Leitzakoak markagailua irauli du (19-18). Oinatzek ongo jokatu ditu azkenengo tantoak, eta garaipen garrantzitsua eskuratu du (22-20) final-laurdenetako ligaxkan.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    23 21:45 - 23:59 ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena