Euskadiko Lau t'erdiko Txapelketa 2022: Lau t'erdikoaren azken ordua - EITB Lau t'erdi

Lau eta erdikoa
Finala
EITB
Zenoztarrak Javi Zabala mendean hartu du, errioxarrak partidari nafarrak baino hobeto eutsi badio ere, igandean jokatu duten finalean; hala, Lau t’erdikoan lortu duen lehenengo txapela bereganatu du, 2023an eta 2024an txapeldunorde amaitu eta gero.


Peio Etxeberriak 2025eko Lau t'erdiko Txapelketa irabazi du, igandean, Bilbon, Bizkaia frontoian. Zenoztarrak 22-11 menderatu du Javi Zabala txapelketako final handian; hala, 27 urteko pilotariak bere ibilbideko bigarren titulu handia eskuratu du, 2024an Binakako Txapelketa irabazi baitzuen, Jose Javier Zabaletarekin batera, baina estreinakoz irabazi du Lau t'erdikoa. Nafarrak 2023an eta 2024an ere jokatu zuen Lau t'erdiko finala, Jokin Altuna eta Unai Laso aurkari zituela, baina bigarren geratu zuen bietan.
Bizkaia frontoia ia beteta zegoela, Zabalak finaleko lehen bi tantoak bereganatu ditu, eta Etxeberriak ondorengo biak, partidako aurreneko berdinketa lortzeko (2-2). Naiarako pilotariaren beste bi tantok, berriz, abantaila eman diote Zabalari. Errioxarrak ondo ekin dio norgehiagokari, bizi-bizi. Naparrak, baina, ondo eutsi dio, eta berehala parekatu du markagailua (4-4).
Peio Etxeberria 5-4koarekin jarri da aurretik aurrenekoz, eta bi tanto gehiago egin ditu, Zabalak lehenengo atsedenaldia eskatu aurretik, nafarra 7-4 irabazten ari zela. 9-4 zihoazela, Etxeberriak zazpi tanto zeramatzan jarraian, eta zortzi ere lortu ditu, 10-4koa jartzeko. Zenoztarrari, ondoren, kanpora joan zaio zabalera egindako erremate bat, eta Zabalaren bosgarren tantoa izan da. Errioxarrak sakea berreskuratu du horrela.
Pilotari nafarra ari zen gailentzen, eta aldea gero eta handiagoa zuen; Zabalak, ordea, ezin zuen aurkariaren erritmoa gelditu (14-5). 16-5ekoan, Etxeberriak 14-1eko partziala zeraman, alde, 2-4kotik. Aurrelari nafarrak akats bat egin du, eta Javi Zabalak 6-16koa erdietsi du. Naiarakoak arriskatu behar zuen, Peio Etxeberria estutu ahal izateko.
Peio Etxeberriak laprast egin du, kantxa erdian, eta Zabalak zortzigarren tantoa egin du, 16-8koa, baina nafarrak sakea lortu du berriro, eta, beste bi tanto eginda, 18-9koa jarri du. Finala ia erabakita zegoen, 2023ko eta 2024ko txapeldunordearen alde, eta, handik oso gutxira, markagailuan 22-11koa jarri eta gero, Peio Etxeberriak 2025eko txapela jantzi du. Bizkaia frontoiak emozio handiz txalotu du Lau t'erdikoaren txapeldun berria!
Markagailuaren bilakaera: 0-1, 0-2, 1-2, 2-2, 2-3, 2-4, 3-4, 4-4, 5-4, 6-4, 7-4, 8-4, 9-4, 10-4, 10-5, 11-5, 12-5, 13-5, 14-5, 15-5, 16-5, 16-6, 16-7, 16-8, 16-9, 17-9, 18-9, 19-9, 20-9, 21-9, 21-10, 21-11, 22-11.
Hurrengo zuzenekoak
| 06 | 22:10 - 00:30 | PILOTA | Elordi-Zabaleta vs P. Etxeberria-Rezusta |
Ezagutu 2025eko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2025 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa


Aukera ezazu nabigatzeko nahiago duzun hizkuntza.
Elige el idioma en el que prefieras navegar