Buruz buruko Txapelketa 2022: Buruz burukoaren azken albisteak - EITB Pilota Buruz burukoa
Buruz Burukoa
Aurkezpena
EITB MEDIA
Aspek Peio Etxeberria, Binakako txapelduna eta Lau t'erdiko txapeldunordea, txapelketatik kanpo uztea erabaki du; Jose Javier Zabaletak, berriz, parte hartuko du Buruz Burukoan.
Albisteak (4)
Ostiral honetan, apirilaren 5ean, hasiko da 2024ko Buruz Buruko Pilota Txapelketa, Urrutikoetxeak eta Zabalak jokatuko duten neurketan, Donostian, Atano II.a frontoian. Asteazken honetan Urdaibai Ekoetxean aurkeztutakoaren arabera, asteburu honetan final zortzirenak izango dira; final laurdenetan, berriz, ligaxka egongo da, jardunaldi bakoitzeko hainbat atsedenekin. Guztira, 12 pilotari izango dira aurrez aurre, sei enpresako, ekainaren 2an Bilbon izango den finalerako txartelaren bila.
Peio Etxeberria kanpoan uzteko erabaki hartu du Aspek: Binakako txapelduna eta Lau t'erdiko txapeldunordea da pilotari nafarra. Haren lekuan, Jose Javier Zabaleta arituko da. Etxarrengo pilotariak "minduta" dagoela esan du gaur goizeko aurkezpenean, Binakako bikotekidea Buruz Burukoak ez delako egongo.
Era berean, Jon Mariezkurrena ere zerrendatik at geratu da, eskuin eskuko mina izaten jarraitzen duelako. Mikel Urrutikoetxeak ordezkatuko du.
Hala, 2024ko Buruz Burukoa ostiralean hasiko da, apirilaren 5ean, Donostian, Atano III.a pilotalekuan, Urrutikoetxearen eta Zabalaren arteko kanporaketarekin. Final zortzirenetako kanporaketak ondorengo bi egunetan ere jokatuko dituzte: larunbatean, Iruñean, Laso eta Bakaikoa arituko dira nor baino nor gehiago; igandean, Zumaian, Zabaletak eta Erik Jakak jokatuko dute; igandean ere, baina Tolosan, Peñaren eta Artolaren arteko kanporaketak zehaztuko du nortzuk diren final laurdenetarako sailkatuko diren pilotariak.
Final laurdenetako fase horretan, 2023an bezala, ligaxka izango da. Pilotariak bi multzotan banatuko dituzte; lehenengoan, Peña, Artola, Urrutikoetxea eta Zabala izango dira; bigarren multzoan, Laso, Bakaikoa, Zabaleta eta Jaka. Jardunaldi bakoitzean atsedenaldiak izango direla; horrela, asteburu bakoitzean, lau partida programatu beharrean, bi edo hiru programatuko dituzte. Ondorioz, pilotariek atsedenaldi luzeagoak izango dituzte partidatik partidara. Final-laurdenetan zain izango dituzte iaz finalerdiak jokatu zituzten lau pilotariak: Elordi, Altuna III, Dario eta Ezkurdia.
Final laurdenetako ligaxka amaituta, finalerdietan, multzoetako bi irabazleak beste multzoko bigarren sailkatuaren aurka arituko dira nor baino nor gehiago. Finalaurrekoan garaipena eskuratzen duten pilotariek finalerako txartela lortuko dute. Partida horretan, ekainaren 2an, jakingo dugu nork eskuratzen duen, 2024an, Aitor Elordik aurreko urtean bikain irabazi zuen txapela.
2024ko Buruz Burukoa
Final zortzirenak:
Ostirala, apirilak 5, Donostian: Urrutikoetxea vs Zabala
Larunbata, apirilak 6, Iruñean: Laso vs Bakaikoa
Igandea, apirilak 7, Tolosan: Peña vs Artola
Igandea, apirilak 7, Zumaian: Zabaleta vs Jaka
Final laurdenak (apirilaren 12tik maiatzaren 12ra)
1. jardunaldia
Apirilak 12, Gasteizen: Elordi vs (Urrutikoetxea ala Zabala)
Apirilak 13, Iruñean: Dario vs (Zabaleta ala Jaka)
Apirilak 14, Eibarren: Ezkurdia vs (Artola ala Peña II)
Apirilak 21, Bilbon: Altuna III vs (Laso ala Bakaikoa)
2. jardunaldia
Apirilak 19, 20, 27 eta 28
3. jardunaldia
Maiatzak 4, 5, 11 eta 12
Finalaurrekoak:Buruz Buruko Serie B Txapelketa
Baikok eta Aspek Serie B Txapelketako txapela janzteko hautagaiak ere aurkeztu dituzte gaur goizean Urdaibai Ekoetxean. Agirre, Alberdi II, Aldabe, Egiguren V, Eskiroz, Eskuza, Exposito, Larrazabal, Mata, Salaberria, Senar eta Zubizarreta III. Guztiak Bakaikoari erreleboa ematen saiatuko dira, iazko txapelduna izan zena eta aurten Buruz Buruko Txapelketa jokatuko duena.
Hurrengo zuzenekoak
Ez dago zuzenekorik |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa