Buruz buruko Txapelketa 2022: Buruz burukoaren azken albisteak - EITB Pilota Buruz burukoa
Buruz Burukoa
eitb.eus
Aramako pilotaria 22-20 gailendu zaio Mikel Urrutikoetxea zaratamoztarrari, Bilboko Bizkaia Frontoian jokatu den finalean.
Albisteak (2)
Iker Irribarria gipuzkoarrak 2019ko Buruz Buruko txapela bereganatu du igande honetan, Mikel Urrutikoetxea bizkaitarrari jendez lepo egon den Bizkaia Frontoian 22-20 irabazi eta gero.
Gaurko garaipenarekin aramarrak bere hirugarren txapelketa eskuratu du orain arte jokatu dituen bost finaletan: Buruz Buruko hiru (2016 eta 2019koetan, garaipena lortu zuen; 2017koan, galdu egin zuen) eta Binakako bi (2017an, irabazi egin zuen; 2019an, berriz, galdu egin du).
Neurketari agintzen ekin dio Urrutik. Berea izan da lehen sakea eta 2-0 jarri da aurretik. Dena den, Irribarriak laster parekatu du markagailua (2-2).
Bata bestearen atzetik egindako lau tantok neurketan zehar izan dituen abantaila apurretakoa ekarri dio aramarrari (4-7). Tanto horiek erdiesteko garaian, zerikusi handia izan du ezkerrarekin jo dituen pilotakada ikusgarriak.
Alabaina, Urrutik bikain erreakzionatu eta zortzi tantoko segida lortu du (12-7). Une horretan, bazirudien finala bizkaitarraren aldeko itxura hartzen hasita zegoela.
Hala ere, atsedenaldi luzeak mesede egin dio Aramako aurrelari gazteari, eta bere jokoa biziberritu egin da (12-10).
Urrutik, ordea, norgehiagokaren ekimena berreskuratu du, eta dejada baten bidez amaitu du neurketako tantorik ikusgarrienetakoa izan dena. Hori gutxi ez, eta beste bi tanto ere pilatu ditu, bigarrenez markagailuan bosteko zuloa zabaltzeko (15-10).
Aitzitik, bizkaitarrari zabalera joan zaio bere aurkariaren eskuina zigortzeko ahalegin bat, eta, horren ostean, Irribarriak sakez egindako bi tanto kateatu ditu. Hartara, lehia orekatuta iritsi da partidako fase erabakigarrira (15-15).
Berdinketa horren ostean, Baikoko pilotariaren txanda iritsi da, eta emaitza berriro bere alde jarri du, arerioaren huts bat eta atzera bidalitako pilotakada bat baliatuta (17-15). Alabaina, Aspekoak dejada batekin erantzun dio, eta haren ostean beste bi puntu lortu ditu markagailua iraultzeko (17-18).
Zorte apur batekin erdietsi duen dejada batek arnasa apur bat eman dio une gaiztoa bizitzen ari zen Urrutiri, baina ez dio segidarik ematen jakin.
Irribarriak bai, ordea, 18tik 21era egin baitu jauzi (18-21). Dena den, oraindik huts bat egin du (guztira dozena bat akats egin ditu partidan zehar), eta Urrutik azken estutua eman dio markagailuari (20-21).
Haatik, bizkaitarrak ez dio behar bezalako erantzunik eman Irribarriaren pilotakada bati eta txapapean bukatu dira bere azken esperantzak.
Markagailuaren nondik norakoak: 1-0, 2-0, 2-1, 2-2, 3-2, 3-3, 4-3, 4-4, 4-5, 4-6, 4-7, 5-7, 6-7, 7-7, 8-7, 9-7, 10-7, 11-7, 12-7, 12-8, 12-9, 12-10, 13-10, 14-10, 15-10, 15-11, 15-12, 15-13, 15-14, 15-15, 16-15, 17-15, 17-16, 17-17, 17-18, 18-18, 18-19, 18-20, 18-21, 19-21, 20-21, 20-22.
Hurrengo zuzenekoak
22 | 22:00 - 23:15 | PILOTA | ETB KANTXA SOLASEAN: Lau t'erdiko finala |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa