Buruz buruko Txapelketa 2022: Buruz burukoaren azken albisteak - EITB Pilota Buruz burukoa
Buruz Burukoa
12-22
A.B.
Iker Irribarriak 12-22ko emaitzarekin irabazi dio Danel Elezkanori finalerdietako partida. Ondorioz, Urrutikoetxeak eta Irribarriak jokatuko dute finala.
Iker Irribarriak garaipena lortu du Danel Elezkanoren aurka (12-22) finalerdietan, eta Buruz Buruko Txapelketako finala jokatuko du. Mikel Urrutikoetxea izango du aurkari finalean.
Partidako lehen bi tantoak Elezkano II.ak egin ditu (2-0). Irribarriak, ordea, azkar erantzun du, neurketa berdinduz (2-2). Ondoren, hiruna berdindu dute (3-3), eta hortik aurrera nagusitzen hasi da Irribarria. Pilotari gipuzkoarrak abantaila hartu du, sei tanto segidan eginda (3-9).
Elezkano II.ak sakea berreskuratu eta aldeak murriztu ditu (5-9), baina Iker Irribarriak ez dio gehiago hurbiltzen utzi, eta agintzen jarraitu du. Sakez min egitea lortu du Iker Irribarriak eta azken txanpari ekiteko zortzi tantoko aldea bereganatu du (10-18).
Garaipena bideratuta izan du Irribarriak. Danel Elezkanori maldan gora jarri zaio neurketa, baina Zaratamokoak ez du etsi nahi izan, eta desabantaila pixka bat murriztea lortu du (12-20). Hala ere, Irribarria ez da urduri jarri, eta garaipena eskuratu du (12-22).
Emaitza, tantoz-tanto: 1-0, 2-0, 2-1, 2-2, 2-3, 3-3, 3-4, 3-5, 3-6, 3-7, 3-8, 3-9, 4-9, 5-9, 5-10, 5-11, 6-11, 7-11, 7-12, 7-13, 7-14, 7-15, 7-16, 8-16, 9-16, 10-16, 10-17, 10-18, 11-18, 11-19, 11-20, 12-20, 12-21 eta 12-22.
Hurrengo zuzenekoak
22 | 22:00 - 23:15 | PILOTA | ETB KANTXA SOLASEAN: Lau t'erdiko finala |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa