Binakako Txapelketa 2022: Eusko pilotaren azken orduko albisteak - EITB Binakako txapelketa
Binakako txapelketa
Finalerdietako ligaxka
eitb.eus
Jaka eta Zabaleta 22 eta 17 mendean hartu dituzte Labriten, eta orain Irribarria-Rezusta eta Olaizola II.a-Untoria finalerdiaren zain egon beharko dute finala jokatuko duten ala ez jakiteko.
Albisteak (4)
Bideoak (1)
Bengoetxea VI.ak eta Larunbek Binakako Txapelketako finalean sartzeko aukerekin jarraitzen dute. Gorriek Jaka eta Zabaleta hartu dituzte mendean 22 eta 17 Labriten, eta urdinak finalean sartzeko aukerarik gabe utzi dituzte.
Gorriek, berriz, igandean jokatuko den finalerdietako azken partidara itxaron behar dute, Irribarria-Rezustak eta Olaizola II.ak-Untoriak zer egiten duten jakiteko. Bizkaia pilotakekuan neurtuko dituzte indarrak bi bikoteek.
Irribarriak eta Rezustak nahikoa dute 11 tanto egitearekin finalean sartzeko. Olaizolak eta Untoriak, berriz, ezinbestekoa dute garaipena lortzea.
Gaurko norgehiagokan, Jaka eta Zabaleta aurretik joan dira markagailuan, baina alde handirik zabaldu gabe. Helburua aurkariek 12 tanto ez egitea zen, horrek finalera sartzeko aukerarik gabe uzten zituztelako. Baina ezin izan dute hori lortu. 12 eta 16koaren ostean, urdinek amore eman dute eta gorriak 22ra iritsi dira 10 eta 1ekopartzialari esker.
Partidako tanto guztiak:
0-1, 0-2, 1-2, 1-3, 2-3, 2-4, 2-5, 2-6, 3-6, 3-7, 4-7, 4-8, 4-9, 5-9, 6-9, 7-9, 7-10, 7-11, 7-12, 7-13, 8-13, 9-13, 10-13, 10-14, 10-15, 10-16, 11-16, 12-16, 13-16, 14-16, 15-16, 16-16, 17-16, 18-16, 19-16, 19-17, 20-17, 21-17, 22-17.
Hurrengo zuzenekoak
22 | 22:00 - 23:15 | PILOTA | ETB KANTXA SOLASEAN: Lau t'erdiko finala |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa