Binakako Txapelketa 2022: Eusko pilotaren azken orduko albisteak - EITB Binakako txapelketa
Binakako txapelketa
Finalerdiak
eitb.eus
12 eta 3 galtzen joan dira eta emaitza iraultzea lortu dute 6 eta 19ko partziala eginda, Olaizola II.aren eta Untoriaren aurka jokatutako partidan.
Albisteak (3)
Bengoetxea VI.ak eta Larunbek garaipen batekin eman diote hasiera Binakako Txapelketako finalerdietako ligaxkari. Urdinek partida bikaina egin dute, emaitza iraulita, Olaizola II.aren eta Untoriaren aurka Labriten jokatutako partidan (22-18).
Neurketako lehen zatia gorriena izan da, 12 eta 3ko aldea zabaldu dute markagailuan Aimarrek eta Untoriak. Goizuetakoa jaun eta jabe izan da aurreko koadroetan. Baina urdinak berpiztu egin dira Larunbek lehen minutuetako akatsak gainditu dituenean.
Olaizola-Untoria bikotea 6 eta 0 aurreratu da oso azkar, eta alde handiarekin iritsi dira lehen atseden luzera (12-3).
Baina urdinak aurrera egiten hasi dira, eta 1-9ko partzialarekin lehen aldiz aurretik jarri dira markagailuan (15-16). Erritmoari arazo handirik gabe eutsi diote eta azkenen 22 eta 18 gailendu dira.
Norgehiagokak ordubete iraun du eta 467 pilotakada eman dituzte.
Partidako tanto guztiak
1-0, 2-0, 3-0, 4-0, 5-0, 6-0, 6-1, 6-2, 6-3, 7-3, 8-3, 9-3, 10-3, 11-3, 12-3, 12-4, 12-5, 13-5, 13-6, 13-7, 13-8, 13-9, 13-10, 13-11, 13-12, 14-12, 15-12, 15-13, 15-14, 15-15, 15-16, 15-17, 15-18, 16-18, 16-19, 16-20, 17-20, 17-21, 18-21, 18-22.
Hurrengo zuzenekoak
22 | 22:00 - 23:15 | PILOTA | ETB KANTXA SOLASEAN: Lau t'erdiko finala |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa