Binakako Txapelketa 2022: Eusko pilotaren azken orduko albisteak - EITB Binakako txapelketa
Binakako txapelketa
Apirilaren 9an
L.E. | eitb.eus
Urdinak jaun eta jabe izan dira Bengoetxea VI.aren eta Untoriaren aurka jokatutako azken finalerdian. 22 eta 8 gailendu dira.
Juan Martinez de Irujok eta Beñat Rezustak Binakako Txapelketako finala jokatuko dute Olaizola II.aren eta Urrutikoetxearen aurka, azken finalerdian Bengoetxea VI.ari eta Untoriari 22 eta 8 irabazi ostean.
Partidak ez du kolorerik izan, Irujo eta Rezusta jaun eta jabe izan baitira hasieratik. 0 eta 4 jarri dira aurretik lehen minutuetan, eta gorriak ez dira gai izan aurkariak estutzeko. Untoriak amore eman behar izan du atzeko koadroetan Rezustaren sasoi bikainaren aurrean, eta Oinatzek, berriz, ezin izan du Irujo mendean hartu. Iberokoak 11 tanto egin ditu orotara. Partidan 475 pilotakada eman dituzte.
Egoera horretan, norgehiagoka aurrez jarri zaie urdinei, 7 eta 14 ere izan dira aurretik.
Ondorioz, Irujok eta Rezustak neurtuko dituzte indarrak finalean Olaizola II.aren eta Urrutikoetxearen aurka. Finala apirilaren 9an jokatuko dute, Bilboko Bizkaia pilotalekuan.
a pilotalekuan.Hurrengo zuzenekoak
23 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa