Binakako Txapelketa 2022: Eusko pilotaren azken orduko albisteak - EITB Binakako txapelketa
Binakako txapelketa
Gaur, Bizkaia pilotalekuan
Agentziak | Erredakzioa
Untoria debutari bakarra da gaurko finalean, eta Berasaluzek II.ak historia egin dezake, azken 34 urteetan txapela janzten duen lehenengo bizkaitarra izan daiteke.
Bideoak (6)
Informazio gehiago (1)
Pablo Berasaluze - Aitor Zubieta eta Oinatz Bengoetxea - Alvaro Untoria bikoteek Binakako Txapelketako finala jokatuko dute gaur, Bilboko Bizkaia pilotalekuan. Final orekatua aurreikusten dute adituek, txapela irabazteko faborito argirik gabekoa.
Partidaren atarian, begi guztiak Berasaluze II.arengan izango dira. Bizkaia pilotalekua leporaino beteko duten 3.000 zaleen gehiengoeran babesa izango du Berrizeko aurrelariak, izan ere, historian sartzeko aukera du ‘Pablito’k, 34 urte baitira bizkaitr batek binakako txapela jantzi zuen azken alditik.
Asegarceko pilotariak duela bi urteko edizioko finala jokatu zuen. Zorigaiztoko finala izan zen bizkaitarrarentzat, Akilesen orpoa hautsi zuen jokatzen ari zela, eta ia sei hilabete eman zituen jokatu barik.
Berasaluzerekin batera Aitor Zubieta atzelaria izango da. Etxarrikoa da, lau protagonisten artean, Binakako txcapela jantzi duen bakarra (2010ean, Xalarekin batera). Zubietak eskuan zituen arazoak gainditu ditu.
Bengoetxea eta Untoria, maila onean
Bengoetxea VI.ak eta Untoriak ere argudio nahikoak dituzte finala irabazteko. Nafarra azpitxapeldun izan zen 2005eko finalean Belokirekin batera, eta finalerdietan argi eta garbi utzi du sasoiko dagoela. Aurreko koadroetan ikuskizuna emango du, ziur.
Leitzakoak Txapelketako ezusteakoarekin batera jokatuko du, Alvario Untoria errioxarrarekin, alegia. Untoria ordezko gisa sartu zen zortzigarren jardunaldian Andoni Aretxabaletaren hutsa betetzeko, eta, azkenean, meritu osoz eutsi dio lekuari. Sendotasuna izan da bere armarik onena.
Jaialdia, 17:00etik aurrera
Finala 17:00etan hasiko den jaialdiako bigarren partida izango da. Lehenengoan Urrutikoetxea-Apraiz eta Ezkurdia-Rezusta bikoteek neurtuko dituzte indarrak. Ondoren, finala jokatuko da, eta, bukatzeko, hirugarren eta azken partida, Tainta-Iturriaga eta Mendizabal III-Urruzola bikoteen artekoa.
Hurrengo zuzenekoak
20 | 16:30 - 19:00 | PALA | Gabonetako jaialdia: Gaubeka-Gordon vs Madariaga-Urrutia eta Maldonado-Del Rio vs Fusto-Perez |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa