Binakako Txapelketa 2022: Eusko pilotaren azken orduko albisteak - EITB Binakako txapelketa

Binakako txapelketa

19:45

Binakako txapelketa

22-10

Olaizola II.ak eta Zabalak Irujo-Barriola bikoteari irabazi diote

Erredakzioa

Olaizola II.ak eta Aretxabaletak osatutako bikoteak, nagusitasunez, lidergoa sendotu du Binakako Txapelketan.

4:44
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Olaizola II.ak eta Ibai Zabalak (Aretxabaletaren ordez jokatu du) nagusitasun osoz irabazi diete Martinez de Irujo eta Barriolari. Urdinek ez dute ohiko maila eman, eta ezin izan dute aurkaria menderatu.

Goizuetako pilotaria aurrean ibili da une oro. Aimarrek barkatu gabe hasi du partida, eta erakustaldia emanez bukatu du. Aurrelaria, lan handia zein zikina eginez, batzuetan luze joz, eskuzabala izan da bere bikotekide berriarekin. Aretxabaletaren ordez jokatu du Ibai Zabalak, lehenengoa lesionatuta dagoelako, eta oso ondo aritu da. Berrizko atzelariak Bengoetxea VI.arekin ere jokatu du txapelketa honetan.

Urdinek ez dute espero zen maila eman, eta aurkariei sailkapenean aldea ateratzen utzi diete. Olaizola II.ak eta Aretxabaletak 6 puntu dituzte Binakako Txapelketan; Martinez de Irujo eta Barriola, aldiz, 4 punturekin daude, 8 jardunaldi falta direnean.

Alde handiegia egon da bi bikoteen artean. Iberokoak 3 tanto baino ez ditu egin (Aimarrek 11), eta, Barriolarekin batera, pilota gehiegi galdu dituzte. Aurrean Olaizola II.a eta Zabala izan dituzte, eta horiek hasieratik bukaerara arte eta koadro guztietan izan dira nagusi.

Eguneko beste partidan, Aritz Lasak eta Pascualek 15-22 irabazi diete Retegi Bi eta Ceciliori.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    27 20:00 - 21:00 SASKIBALOIA | EuroCup: IDK Euskotren vs Proteas Voulas

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena