Binakako Txapelketa 2022: Eusko pilotaren azken orduko albisteak - EITB Binakako txapelketa
Binakako txapelketa
Adarraga pilotalekuan
Erredakzioa
Asegarceko bikoteak Binakako Txapelketako aurreneko bost partidak irabazi ditu, Adarragan Titin eta Merino II.a gainditu ondoren.
Albisteak (3)
Aimar Olaizolak eta Andoni Aretxabaletak Binakako Txapelketako lidergoa jarraitzen dute, aurreneko bost norgehiagokak irabazi ondoren. Goizuetako aurrelariak eta Bizkaiko atzelariak 22-17 gainditu dituzte Titin III-a eta Merino II.a, Logroñoko Adarraga pilotalekuan.
Olaizola II.ak eta Aretxabaletak markagailuan aurrea hartu dute Adarraga pilotalekuan (4-0), eta Errioxako bikotea ezinean artiu da (7-1). Titinek eta Merinok ezin izan dute Aimar Olaizolaren pilotakadei erantzun, eta gorriek markagailuko aldea aise handitu dute (10-2).
Errioxarrek alde murriztu egin dute (12-7), baina Aimar Olaizola eta Andoni Aretxabaleta sendo mantendu dira (14-8). Aspekoek 14-10ekoa jarri dute, baina gorriak fin ibili dira aurreko koadroan (16-11).
Olaizolak eta Aretxabaletak akats garrantzitsuak egin dituzte (17-13), baina Titinek ere akats larriak egin ditu aurrealdean. Urdinak 20-17 gerturatu dira, baina Asegarcekoek norgehiagoka irabazi dute (22-17).
Hurrengo zuzenekoak
27 | 20:00 - 21:00 | SASKIBALOIA | EuroCup: IDK Euskotren vs Proteas Voulas |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa