Binakako Txapelketa 2022: Eusko pilotaren azken orduko albisteak - EITB Binakako txapelketa
Binakako txapelketa
Eibarren
Erredakzioa
Errioxako bikoteak garaipen landua eta garrantzitsua lortu du, Ezkurdia eta Zabaleta nafarren kontra.
Titin eta Merino II. Argazkia: EiTB
Titin III.ak eta Merino II.ak 2014ko Binakako Txapelketako aurreneko puntua lortu dute, Joseba Ezkurdia eta Jose Javier Zabaleta 22-19 gainditu ondoren.
Aurreneko tantoak oso orekatuak izan dira, baina errioxarrek aurrea hartu dute Eibarko pilotalekuan (4-3). Zabaletak akats argiak egin ditu atzealdean, eta Titinek eta Merinok 7-3koa jarri dute markagailuan.
Errioxarrak markagailuan goitik mantendu dira, baina Ezkurdia eta Zabaleta suspertu egin dira, pixkanaka (9-7). Gorriek 11-7koa jarri dute, baina Titinek bi akats argi egin ditu, eta nafarrek 12-10ekoa jarri dute.
Bikoteek akats ugari egin dituzte, eta naferrek neurketa berdintzea lortu dute (14-14). Ezkurdiak tanto garrantzitsuak lortu ditu, eta urdinak 14-17 markagailuan goitik jarri dira. Titinek eta David Merinok 17-17koa jarri dute, eta errioxarrek garaipena lortu dute (22-19).
Hurrengo zuzenekoak
Ez dago zuzenekorik |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa