Binakako Txapelketa 2022: Eusko pilotaren azken orduko albisteak - EITB Binakako txapelketa

Binakako txapelketa

19:32

Binakako txapelketa

22-15

Olaizola II.ak eta Zabalak garaipenarekin agurtu dute txapelketa

Erredakzioa

22-15eko emaitzarekin irabazi dute Bengoetxea VI.aren eta Beroizen aurka, baina bi bikoteak finalerako txartelik gabe geratu dira.

  • Beroiz, Olaizola II eta Zabala. Argazkia: EiTB

    Olaizola II.ak eta Zabalak 22-15 irabazi dute Bengoetxea VI-Beroiz bikotearen aurka. Argazkia: EiTB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Aimar Olaizolak eta Ibai Zabalak 22-15 irabazi dute Bengoetxea VI.aren eta Beroizen aurka Binakako Txapelketako finalerdietako ligaxkako azken partidan. Bi bikoteek ez zuten finalera sailkatzeko aukerarik, eta txapelketa agurtu dute.

Bengoetxeak eta Beroizek ondo ekin zioten partidari (0-2), baina azkar erantzun zuten Olaizola II.ak eta Zabalak (2-2). Ondoren, partida parekatu egin zen (5-4), baina partida aurrera joan ahala Aimar eta Ibai nagusitzen hasi ziren, eta alde handia lortu zuten (20-8). Azken txanpan Bengoetxea VI.ak eta Beroizek emaitza txukundu zuten, baina garaipenak ez zien alde egin Aimar Olaizolari eta Ibai Zabalari (22-15).

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena