kirolak
Tokio 2020
EITB MEDIA
Basque Teameko kirolaria zazpigarrena izan da PTS2 kategorian, eta bigarren diploma pilatu du horrela, Rio de Janeiron, 2016. urtean, lortutakoaren ondoren.
Albisteak (3)
Rakel Mateok bigarren diploma paralinpikoa eskuratu du. Rio de Janeiron zortzigarrena izan zen eta gaur emaitza hori hobetu du, zazpigarrena izanda PTS2 kategorian.
Rakel Mateorentzat gaur lehiaketan aritzea domina bat zen. Duela sei hilabete ezkerreko hankaren zati batean anputazioa jasan ondoren, paratriatletak berrasmatzen jakin behar izan zuen beste behin, ebakuntza derrigorrezko bihurtu baitzen min jasanezinagatik. Duela 20 urte izan zuen istripu baten ondorioak dira.
Paralinpiar Jokoetan esprintaren modalitatea jokatzen da: 750 metro igerian, 20 kilometro bizikletan eta 5 kilometro oinez. Mateok zazpigarren lekuan amaitu du proba, ordu bat, 30 minutu eta 37 segundoko esfortzua egin ondoren, Allysa Seely estatubatuarrarengandik 16:34ra.
Atletismoa
Izaskus Oses nafarrak ere diploma paralinpikoa lortu du, T13 kategoriako 1.500 metroko finalean seigarren egin ostean. 4:39.92ko marka ezarri du, bere inoizko denborarik onena.
Gurpil-aulkiko saskibaloia
Bestalde, gurpil-aulkiko saskibaloian, Asier Garciaren eta David Mourizen selekzioak multzoen fasean beste erakustaldi bat eman du. Gaur, 79-61 irabazi diote Turkiari.
Agurtzane Egiluzen eta Beatriz Zudaireren selekzioak ere egun ona izan du, eta bi porroten ondoren, gaur 80-8 menderatu du Aljeria.
Arrauna
Arraunean, Jorge Pinedaren eta Estibaliz Armendarizen lauko lemazaindun mistoak bosgarren bukatu du, Sea Forest Waterwayn jokatutako bigarren aukerakoan; beraz, bihar B finala jokatu beharko du, 03:30ean.
Igeriketa
Tokioko Aquatic Centren, Nahia Zudaire gaztea txapelketatik at geratu da S8 kategoriako 200 metroko estiloen sailkapenean, bular estiloan tximeleta-ostikoa egin baitu epaileen ustez. Gaurko probaz gain, estilo libreko 400 metroko lasterketan ere lehiatuko da Nahia, abuztuaren 31n, eta tximeleta erako 100 metroko lasterketan, irailaren 3an.
Txirrindularitza
Azkenik, Dorian Foulonek eta Alexandre Leautek laugarren egin dute taldekako abiadura proban Frantziako selekzioarekin. Brontzearen lehian izan dira, baina Espainiako selekzioaren hirukoa indartsuagoa izan da (49.567) Iparraldeko bi txirrindulariena baino (49.209).
Hurrengo zuzenekoak
22 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa