19:48

kirolak

Kopako finala

Athleticeko eta Realeko 70.000 zalek bete dituzte Cartuja birtualeko harmailak

EITB Media

eitb.eus-ek Cartuja estadioa birtualki betetzeko "Bai edo bai" ekimena martxan jarri du, estadioko harmailak Athleticeko eta Realeko koloreekin margotzeko.

0:19
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Athletic Clubeko eta Realeko 70.000 zale baino gehiagok bete dituzte Sevillako Cartuja zelaiko harmailak, bi taldeek larunbat honetan, apirilaren 3an, Kopako finala jokatu duten zelaia, EITBren "Bai edo bai" ekimenean parte hartuz.

Athletic Club eta Real Sociedad taldeek lehen aldiz jokatu dute Errege Kopako final bat elkarren kontra. Hala ere, pandemia egoerak bultzatuta, Sevillako Cartuja estadioa hutsik egon da, eta zaleek ezin izan dituzte euren taldeak bertatik bertara animatu. 

Horren aurrean, eitb.eus-ek Cartuja estadioa birtualki betetzeko "Bai edo bai" ekimena abiatu du. Athleticeko eta Realeko jarraitzaileek euren taldearen koloreekin estadioa betetzeko aukera izango dute eitb.eus/eu/baiedobai atarian, euren izena eman eta zein taldetakoak diren adieraziz. Erregistratuko diren jarraitzaile kopuruaren arabera, estadioko harmailak urdinez edo gorriz margotuko ditu ekimen berri honek.

Parte hartzen dutenen artean, gainera, Athleticeko eta Realeko jokalariek sinatutako kamisetak zozkatuko dira. Zozketa apirilaren 6an egingo da.

Kopako finala EITBtwitch-en

Halaber, Kopako finala lagunekin komentatzeko aukera ere emango du EITBk. ETB1en partida zuzenean ikusten duten bitartean, zaleek partidaren kontakizuna egiteko aukera izango dute EITBtwitch kanalean. Twitch zuzenekoen plataformaren bitartez, momentuan bizi duten emozioa eta jokoaren gaineko iritziak emango dituzte.

"Baserria" saioaren final handian estreinatu zen EITBtwitch kanal berria, emaitza bikainekin, gainera. Asteazkenean, "Bidegurutzean" musika saioaren aurkezpena eta larunbatean Errege Kopako finalaren zuzeneko kontakizuna ere bertan jarraitu ahalko dira.

Hala, EITBk gazteentzako edukiak eskaintzearen aldeko apustuari eusten dio, ikus-entzule gazteak dauden espazioetan, eta publiko zehatz horrek eskatzen duen moduan, betiere zerbitzu publikoaren izaera oinarri hartuta.

 

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    23 21:45 - 23:59 ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena