Olinpiar Jokoak 2021
Piraguismoa
Erredakzioa
Gipuzkoarra Londresen domina irabazi duen lehenen euskal kirolaria izan da, Emilie Fer frantziarraren eta Jessica Fox australiarraren atzetik.
Albisteak (4)
Informazio gehiago (1)
Maialen Chourrautek brontzezko domina irabazi du Londresko Olinpiar Jokoetako K1eko finalean. Euskal kirolarien lehenengo domina da, Londres 2012n zein piraguismoan. Espainiako talde olinpikoak bere bigarren domina irabazi du, beraz, Mireia Belmontek atzo lortutakoaren ostean. Emilie Fer frantziarrak urrezko domina irabazi du, eta Jessica Fox australiarrak, zilarrezkoa.
Atletico San Sebastián taldeko palistak 106,87ko denbora egin du, Lee Valley White Water Centren, Londresko iparraldean, irabazlearen denboratik 98 segundo-ehunenera. Chorrautek leku berean irabazi zuen, aurten, Munduko Kopan.
Oraingoan, irteten bederatzigarrena izan da munduko zerrendako bigarrena. 26,96 segundoko denbora egin du lehenengo zatian, eta 70,01ekoa bigarrenean. Gipuzkoarrak akats txiki bat egin du ibilbidearen hasieran. Horregatik ez du sari handiagorik lortu. Brontzezko dominak bukaera eman dio kirolari gipuzkoarrak Londresko Olinpiar Jokoetan egindako ibilbide bikainari.
SAILKAPENA:
1. Emilie Fer (FRA) 105.90 URREA
2. Jessica Fox (AUS) 106.51 + 0.61 ZILARRA
3. Maialen Chourraut (EUS) 106.87 + 0.97 BRONTZEA
4. Stepenka Hilgertova (CZE) 109.16 + 3.26
5. Jasmin Schornberg (GER) 110.97 + 5.07
6. Jana Dukatova (SVK) 111.60 + 5.70
7. Natalia Pacierpnik (POL) 115.08 + 9.18
8. Corinna Kuhnle (AUT) 119.30 +13.40
9. Marta Kharitonova (RUS) 120.91 +15.01
10. Hannah Craig (IRL) 127.36 +21.46
Hurrengo zuzenekoak
23 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa